http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko Aratusteetako kartela aukeratzeko lehiaketa abian da jada

Bilboko ihauteriak, iaz./B. Agudo
Bilboko ihauteriak, iaz. / B. Agudo

Lanok aurkezteko epea datorren otsailaren 10ean bukatuko da eguerdiko 14:00ak aldera

IZASKUN MOYANO

Sorgin, pailazo, abere... oraindik mozorrotzeko hilabete pare bat falta badira ere, Aratusteetako kartel lehiaketa abian jarri du Bilboko Udalak. Parte hartu nahi duen herritar orok izena eman dezake hiriko webgune ofizialean. Izan ere, bertan aurki daitezke txapelketaren oinarriak. Lanok aurkezteko epea datorren otsailaren 10ean itxiko da eguerdiko 14:00ak aldera.

Udalak aditzera eman duen bezala, bakoitzak gehienez bi kartel aurkez ditzake, 70cm x 50cmko neurria dutenak. Guztiek Aratusteetako espiritua, jaia eta esanahia islatu behar dute. Ondoren, lan denen artean finalista batzuk hautatu beharko ditu epaimahaiak. Zeregin astuna Jai Batzordeko kide eta diseinu zein kultura arloko ordezkarientzat benetan maisu lan apartak aurkezten baitira.

Azkenean, aurreko urteetan bezala, herritarrek eta epaimahai kideek aukeratuko dute kartel finalista guztien artean zein izango den irabazlea, bozketa mistoaren sistema bidez. Boto popularrak %75eko balioa izango du, eta profesionalak %25ekoa. Artista irabazleak 2,000 euroko saria jasoko du kartel onena sortu eta Bilboko Aratusteetako muina behar bezala marraztearren.

Iazko edizioa erreparatuz gero, 'Sardinita' izeneko lana atera zen garaile. Sortzaile guztien artean, 50 kartel baino gehiago aurkeztu zituzten lehiaketara. Oro har, ia gehienak Bilbotarrak izan ziren arren, kanpotik heldutakoak ere bazeuden aretan. Beste batzuen artean, Nafarroa, Bartzelona, Lleida, Errioxa, Huelva, Sevilla, Leon, Valentzia edo Murtziakoak, hain zuzen ere.

Gogoratu aurten, Bilboko Aratusteak datorren otsailaren 8an hasi eta 13an bukatuko direla. Sei egunetan zehar adin guztietarako egokiak diren jarduerak antolatuko dira hiri osoan zehar.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos