http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko alkatea, Txinan aholkulari

Aburtok bertan ospatuko den Hiri eta Gobernuen Nazioarteko Batzordean hartuko du parte

IZASKUN MOYANO

Azken urteotan Bilboko Hiria oso ezagun egin da nazioartean. Asko dira egunero hiriburuko kaleetan ikus daitezkeen turistak eta baita, bere izena atzerrian zabaltzen duten herritarrak ere. Datorren ostegunean eta larunbatean Hiri eta Gobernuen Nazioarteko Batzordea ospatuko da Hangzhou-en (Txina). Bertan Bilboko Hiriak ordezkari bat izango du. Juan Mari Aburto alkateak batzarrean hartuko du parte, 'Smart Cities Study 2017'-an ateratako ondorioak azalduko ditu. Aurkezpena honen bidez, 'hiri aditua' delakoaren kontzeptua garatzen lagunduko du.

Aburtorekin batera bertan mundu mailako zenbait herritako ordezkari izango dira. Gainera, zazpian toki berean Hiri Digital eta Big Data-ren inguruko foroa ospatuko da. Hemen, herriotako agintariez gain, mundu akademikoan adituak diren ordezkariak izango dira.

Alkatearen ekarpena 20 hiri baino gehiagok parte hartu duten proiektuaren nondik norakoak azaltzean datza. 'Smart Cities Study 2017' izeneko planak, mundu mailan aurrera eramaten ari diren estrategiak aipatu eta azalduko ditu, herri edota hiri jakinak 'Hiri adimentsu' direlakoetan bihurtzeko xedez.

Datorren ostiralean, mundu mailako batzarrak antolakuntza aldatu eta Batzorde Politikoak eratuko ditu, programaren lehentasunezko ekintzak finkatzeko. Aburto, toki jakin bateko bakea bermatzeaz arduratuko duten batzordean izango da, kulturaren balore nagusiak nola babestu erabakiko duelarik.

Bestalde, alkateak 'Bilbao, Balioen Hiria’ izeneko proiektua aurkeztuko du. Izan ere, 2018ko ekainean Hiri eta Gobernuen Nazioarteko Batzarra Bizkaiko hiriburuan ospatzeko asmoa daukate, berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa bezalako baloreak goraipatuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos