Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Sábado, 2 de septiembre 2017, 23:51
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Liligo.com bidai bilaitzailearen webguneak burutu duen ikerketa baten arabera, Bilboko aireportuko aparkalekua estatuko hirugarren garestiena da. Prezioak, bertara hurbiltzen den jendeak bertan egingo duenaren ekintzarekiko igo edo jaitsi egiten dira. Ordu batzuetarako aparkatu nahi bada, 2,56 euro ordaindu beharra dago orduko eta 16 euro eguneko. Horrez gain, azterketak adierazi duena aintzat hartuz, aste betez kotxea aireportuan ustea 100,75 euro kostatzen ditu.
Bartzelona, Madril, Bilbo eta Sevilla. Besteak beste, ordena horretan jartzen ditu webguneak estatuko aparkaleku garestiena duten aireportuak. Izan ere, lehendabiziko bietan kotxea aparkatzea, estatuko gainontzekon prezioaren bikoitza da. Espainiako hiriburuaren kasuan, 3,75 euro kostatzen ditu orduko, eta Batzerlonan 3,40 euro.
Aena taldeko aireportuek ez dute toki alokatzen den denborarekiko prezio finkorik. Hots, gehienek lehendabiziko minutuko diru kantitate jakin bat kobratzen dute, 2.etik 30.era beste ezberdin bat, beste bat 31.etik 60. minutura eta azkeneko prezio bat 60.etik gora. Bestalde, egun osoko prezio jakina ere badago, lau eguneko alokairura arte. Izan ere, konpainiak asteko egun solteetan tokia alokatzeko prezio bereziak jartzen ditu.
Aparkatzeko tokion prezioa askoz merkeagoa da Donostiko aireportuan. Orduko 1,90 euro kostatzen du aparkalekuan toki bat ordubeterako hartzea eta 11,85 euro egun osorako alokatzea.
Bilboko aireportuan kotxea aparkatzea garesti atertzen dela kontuan hartuz, dohainik egin dezaketenak ere badaude. Adibidez, Bartzelonako Prat aireportuan motozikletak ezer ordaindu gabe aparkatu dezakete, eta Gasteizeko aireportuan, beste batzuen artean, aparkatzea dohainik den estatuko sei aireportuetako bat da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.