http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko ura

2015eko Australiako Opena. Partidaren erdian, Rafa Nadal nekatuta sentitzen da. Bere osaba eta entrenatzailea Toni Nadalek anpoila bat ematen dio. Likido hori edan ostean, tenista hobeto sentitzen da eta partida irabazten du aise

Txani Rodríguez
TXANI RODRÍGUEZ

2015eko Australiako Opena. Partidaren erdian, Rafa Nadal nekatuta sentitzen da. Bere osaba eta entrenatzailea Toni Nadalek anpoila bat ematen dio. Likido hori edan ostean, tenista hobeto sentitzen da eta partida irabazten du aise. Ezetz asmatu zer zegoen anpoila horren barruan? Ura. Bizkaiko Golkoko ura, hain zuzen ere; filtratuta, hori bai. Ikaragarria. Popeye ematen du Nadalek. Edo Super Ratón: Ez ahaztu superbitaminatzea eta mineralizatzea! Asterixen marmita ospetsu horretan ere Bizkaiko ura ez ote zen egongo susmatzen dut oraintxe.

Bizkaiko Golkoko ura zein mesedegarria den ondo daki Alakanteko Quinton laborategiak. Bizitzaren sorrera ozeanoak direla gogorarazten digu laborategiak. Itsasoko urak zelulek behar dituzten mineral guztiak daramatzala azpimarratzen du Quintonek. Datu horiek guztiek harritu naute: azkenean, formula onuragarrienak oso simple eta naturalak dira. Ondo dago jakinaren gainean egotea, gauza arraroak saltzen dizkigutelako sarritan. Taurina, elektrolitoak L-glutamina, BCAAk, akarosa, dextrosa, glucosa-polimeroak, maltodextrinak, amilopectinak dira edari energetikoetan aurki ditzakegun zenbait eduki. Esaten nuenez, orain dakigu itsasoko ura eraginkorra dela oso. Azkenean, ura eta elikagai naturalekin geratu beharko gara. Argaltzeko, fruta eta barazki gehiago hartu behar dugu; eta azala zaintzeko mila milioi osagai dituzten krema garesti horiek hain beharrezkoak izango ez diren susmoa daukat. Krema horien formulak asmatu dutenek Jainkoaren existentzia frogatu ahal dutelakoan nago. Kriptonita kosmetika-laborategi batean asmatu zen, ziur.

Bizkaiko Golkoko urak dituen propietateak jakin ostean, kosmetika eta produktu energetikoen arloan gauzak simplifikatu daitezkeela ikasi dugu. Gogora dezagun Rafa Nadalen irudia: itsasoko ura edaten, indarrak berreskuratzen, irabazten. Bizkaiko Golkoko urak superbotereak emango balizkio bezala. Ondorio horiek geure urarekin lortzen baditu, pentsa dezagun hurrengo ideia honetan: zer ez luke Nadalek irabaziko Bermeoko antxoak jango balitu?

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos