http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbok gazteei zuzenduriko Parrapean euskarazko komiki lehiaketa antolatu du

Irabazlearen lana 'Berton' aldizkarian argitaratuko da

ELCORREO.COM

Bilboko Udalak Parrapean euskarazko egindako komiki lehiaketaren laugarren edizioaren deialdia egin du. Lehiaketa 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta interesatuek irailaren 18tik urriaren 6ra aurkeztu ahal izango dituzte jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko diren lanak Begoñako liburutegian. Lanak posta ziurtatuz ere aurkeztu ahal izango dira.

Lehiaketa Parrapean Komiki Eguna jaialdiaren baitan dago. Jaialdia Bilboko Kultura Sailak diseinatu du eta urriaren 16tik 21era ospatuko da, Begoñako eta Santutxuko udal zentroetan. Euskaraz istorioak kontatzeko komikigintzari buruzko tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, emanaldiak eta erakusketak izango dira jaialdiaren barruan. Gainera, Karmelo plazaren inguruetan komiki azoka eta bestelako jarduerak egongo dira urriaren 21ean.

Interesaturik dauden pertsonek banaka edo taldean parte hartu ahal izango dute. Kategoria bakarra egongo da: euskaraz edo testu barik. Gaiak eta teknika libreak izango dira, baina istorioak jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du, eta kolorez edo zuri beltzean egin ahal izango da. Lanek bi orrialde izango dituzte, A4 formatuan (bertikalean). Paperean aurkezteaz gain, formatu digitalean ere aurkeztuko dira, posible bada.

Lanak zuzenean edo postaz aurkeztu ahal izango dira, urriaren 6ra arte, Begoñako udal liburutegian. Antolatzaileek hiru sari ezarri dituzte, eta jaialdiaren amaiera ekitaldian banatuko dira, urriaren 21ean, goizez, Karmelo plazan. Sarituek informatika eta marrazketa materiala jasoko dute, diplomarekin batera, eta komiki irabazlea 'Berton' aldizkarian argitaratuko da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos