http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbok 120,000 euroko isuna jarri dio TAOko enpresari oraindik akatsak omen dituelako

Bilbok 120,000 euroko isuna jarri dio TAOko enpresari oraindik akatsak omen dituelako
Borja Agudo

Kontratatuko elkarteak gauzak hobetu ezean udalak neurriak hartuko ditu, «gestioa guztiz okerra» izaten ari baita

IZASKUN MOYANO

Ia urtebete daramatza TAOko enpresa berriak martxan Bilbon eta oraindik hautsak arrotzen ari da. Izan ere, gero eta gehiago dira zerbitzuaren funtzionamenduarekiko kexatzen diren hiritarrak. Parkimetroek dituzten akatsak direla eta Bilboko Udalak neurriak hartu behar izan ditu zerbitzuaz arduratzen den enpresa berriaren aurka.

Alfonso Gilek zuzendutako departamentuak aditzera eraman duenez, dagoeneko zortzi espediente ireki dizkiote, eta 121,473 euroko isuna ordaindu beharko dute. Zigorrok, kontratuan adostutakoa ez betetzearen ondorio dira, joan den abuztutik gaur arte bitartean izan duten egoera baita.

«Gure esku dagoen guztia egingo dugu TAOk era egokian lehen bait lehen funtzionatu dadin», onartu du Alfonso Gil zinegotziak PPko ezinegonari erantzuna emanez. Izan ere, joan den irailean telefono bidezko zerbitzuak kexuak adierazten zituzten 3,000 dei baino gehiago jaso zituen hiritarrengandik.

Oraindik ere kexon kopuru handia dago. Urte hasieratik abuztura arte Udalak arazoarekiko ulermen handiagoa izan zuen, egokitze prozesuan zegoen zerbitzu berria omen zela onartuz. Egun, arazo handienak ematen dituena makinen konexio txarra da, programa erori edo mikroebakiak izan dituelako. Izan ere, urriaren 2tik 8ra jasotako kexu kopurua 3,600ekoa izan zen. Hala ere, badirudi zerbitzua hobetzen ari dela, urriaren 30tik azaroaren 5era bitartean 1,256 izan baitira.

Kopuruak kopuru PPko kideek «arazoa lehen bai lehen konpontzeko» eskatu dute, erabiltzaile eta TAOko agenteen artean arazo handiagorik ez sortzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos