Borrar

Bilbo, Santander eta Gijón kulturak josiko ditu sei proiektu partekaturen bidez

'Bertatik Bertara' laguntzen programaren baitan, hiru hiriburuetako sei proiektu diruz lagunduko dituzte profesionalak saretu eta «hirietako kultur programazioan sartzeko»

Amalia Ibargutxi

Miércoles, 13 de junio 2018, 23:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko, Santanderreko eta Gijóngo udalek sei proiektu kultural hitzartu dituzte hirien arteko loturak estutuz jarraitzeko, 'Bertatik Bertara' laguntzen programaren baitan. Hiru hiriburuetako kultura arloko sei lagun edo proiektu diruz lagunduko dituzte horrela, profesionalak saretu eta «elkarrekin ekimen zehatzak diseinatu eta lantzeko, geroago hiru hirietako kultur programazioan sartzeko».

Aurkeztutako 14 proposamenetatik epaimahaiak puntuaziorik handiena lortu duten sei ekimen aukeratu ditu. 'La reunión en danza' Asturiaseko dantzaren profesionalen elkartea; Kantabriako Movimiento en Red elkartea eta Euskal Herriko Bizidantza elkartea; 'Tan cerca de ellas' Asturiaseko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Kantabriako Arkitektoen Elkargo Ofiziala eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritza; 'El arte como sistema de cambio social. Accesibilidad en el arte urbano', María Menéndez Iglesias eta Luis Olasok aurkeztutakoa; 'Tres en raya: cultura-juego-lectura' El bosque de la maga colocrí liburu-denda, Gil liburu-denda eta Detalleres-ena; Cristina Ojea Calahorra, Alexandra García Núñez eta Miriam Isasi Arceren 'Tres ejercicios de tiro', eta 'Nortocircuito', Alejandra Tassisena, Proyecto Pilotu, Les Naves eta Eurekarena.

Guztira 60.000 euro bideratuko dituzte hautatutako proiektuetara, 10.000 euro ekimen bakoitzeko. Hautaketa egiteko irizpide izan dituzte kalitatea, interesgarria izatea, proiektuaren bideragarritasuna eta berrikuntza, hirietako profesionalen artean sareak sortzea, ekimena hiri bitan edo hiruretan garatzea, proposatutako jardueren jasotzaile izango diren pertsonen kopurua eta proiektuak lortzeko finantzaketa osagarriaren ekarpena egitea.

Horregatik aukeratu dituzte arkitekturan emakumeen lana ikusgai jartzeko proiektua, irakurzaletasuna sustatzekoa, elbarrientzat arte irisgarria izatea sustatzekoa, lau eta hamabi urte bitarteko umeentzat ibilbidea edota 'Nortocircuito' delakoa, musika elektroniko, bideo-sorkuntza eta performancean oinarritutakoa, baliabideak metatu eta diziplina horien historia Santanderren eta Gijónen zabaltzea xede duena.

Epaimahaiko kideek, gainera, ordezko bi proiektu ere aukeratu dituzte proiekturen bat baztertuta geratzen bada, ordezkatu ahal izateko. Lehen sei proiektuen ondoren puntu gehien lortutakoak izan dira 'Camino Escena Norte' (Escena Asturias, ACEPAE eta Eskena) eta 'La lista Larrinoa' (Producciones Quiquilimón, Ábrego Producciones eta Bukleam Estudio).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios