http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbo Metropolitarraren lurralde plan partzialari buruzko parte-hartze tailerrak, martxoan

Hilaren 12tik eta 19ren artean hainbat tokitan ospatuko dira 18:00etatik 20:30etara bitartean

ELCORREO.COM

Bilbo Metropolitarraren LPPren Aurrerapen Dokumentuari buruzko herritarrek parte hartzeko faseari hasiera eman dio Bizkaiko Foru Aldundiak, bertan proposatzen den lurralde-eredua interes taldeei eta herritarrei helarazteko eta euren ekarpenak jasotzeko helburuarekin, Hasierako Onespenerako dokumentuaren prestaketa hasi aurretik.

Aldundiak zehaztu duenez, joan den urtarrilaren 19an, Aurrerapen dokumentua, Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak duen Lurralde Bizia webgunean argitaratu zen. Harrezkero, otsailaren 12tik Eremu-Funtzionaleko udalerri ezberdinetatik igaroko den erakusketa ibiltari bat dago abian; horren bidez, LPPren berrikuspen-prozesua azaltzen da, eta Aurrerapenaren helburu nagusiak erakusten dira.

Gainera, aldundiak jakinarazi duenez, martxoan zehar herritarrentzako parte hartzeko bost tailer egingo dira; horietan, 'Aurrerapena idatzi duen lantaldeak egindako lanaren ondorioak' azalduko ditu, herritarrekin erkatu ahal izateko. Bilbo metropolitarraren herritar guztiak saio horietara etortzera gonbidatuta daude 18:00etatik 20:30etara bitartean.

Parte-hartze tailerrak Bilbo Metropolitarreko hainbat tokitan izango dira martxoaren 12a eta 19ren artean: Portugaleteko Santa Clara Kultur Etxeko ekitaldi aretoan, martxoaren 12an; Sondikako udal liburutegian, martxoaren 13an; Basaurin, udaletxeko bilkuren aretoan, martxoaren 14an; Getxoko Getxolan eraikinean, martxoaren 15ean; eta, azkenik, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean, martxoaren 19an.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos