http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako taldeak aukeratu dituzte

Epaimahaiak 29. edizioan parte hartuko duten 38 taldeak aukeratu ditu.

ELCORREO.COM

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako epaimahaiak 29. edizioan parte hartuko duten 38 taldeak aukeratu ditu. Irailean, urrian eta azaroan izango dira kontzertuak, Bilborock aretoan, eta Pop Rock modalitateko 24 taldek, Metaleko hamar taldek eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako modalitateko lau taldek parte hartuko dute.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 486 taldek eman zuten izena lehiaketan parte hartu ahal izateko: %21 Euskadikoak, %68 Espainiako Estatukoak eta %10 beste herrialde batzuetakoak. Hautaketa musika arloko pertson ezagunek osatutako epaimahai espezializatu batek egin du, eta taldeak zeintzuk diren http://bilbaogazte.bilbao.eus/bilborock/bilbao-hiria-pop-rock-lehiaketa/ web orrian kontsulta daiteke.

Lehiaketak 20.700 euro banatuko ditu sarietan: 5.000na euro Pop Rock eta Metal kategorietako irabazleentzat, 2.500na euro bigarren sailkatuentzat eta 1.200 euro hirugarrenentzat. Elektronika eta Beste Joerak kategoriako irabazleak 2.200 euro jasoko ditu eta ikusleen sari bereziaren irabazleak 1.100 euro. Taldeak nongoak diren kontutan hartuta, ordainsari ekonomikoa izango dute bidaien gastuetarako.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos