http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbo eta Gasteizko tranbien neguko ordutegia hasi da

Gasteizeko tranbia.
Gasteizeko tranbia. / Igor Aizpuru

Uda ostean eskola eta lanean hasteko unea iristeaz batera, pertsonen joan etorriak erraztea da zerbitzuaren xedea

IZASKUN MOYANO

Euskotrenek Bilbo eta Gasteizko tranbien neguko ordutegia ezarri du, bai eta Zamudioko Teknologia Elkartegira doan tren-bus zerbitzuan ere. Modu honetan, eskola egunak iristearekin batera, eskaintza hiritarren beharrizanetara egokituko da lana edo ikasketak direla eta leku batetik bestera joan behar duten pertsonen joan-etorriak errazteko.

Bilboko tranbiari dagokionez, Atxuritik, lanegunetan, 05.8tik 07.28ra 15 minutuan behin, 07.28tik 21.28ra 10 minutuan behin eta 21.28tik 22.58ra 15 minutuan behin ibiliko dira tranbiak. Larunbatetan ordea, 06.58tik 15.28ra 15 minutuan behin, 15.28tik 21.28ra 10 minutuan behin eta 21.28tik 22.43ra 15 minutuan behin. Azkenik, igande eta jaiegunetan, 06.58tiktik 22.43ra 15 minutuan behin arituko da.

Casillatik, aldiz, lanegunetan, 06.26tik 07.11ra 15 minutuan behin, 07.11tik 21.11ra 10 minutuan behin, eta 21.11tik 23.26ra 15 minutuan behin izango dira tranbia zerbitzuak. Larunbatetan aldiz, 07.26tik 15.11ra 15 minutuan behin, 15.11tik 21.11ra 10 minutuan behin, eta 21.11tik 23.11ra 15 minutuan behin. Bukatzeko igande eta jaiegunetan 07.26tik 23.11ra 15 minutuan behin arituko da.

Bestalde, Gasteizko tranbiak eskola eguneko zerbitzu gehigarria eskainiko du. Beraz, lanegunetan, Gernikako Arbola-Angulema, 08.37an; Wellington-Angulema, 08.46an; Ibaiondo-Angulema, 12.35ean; Angulema-Ibaiondo 08.57an eta 09.04an, eta Lovaina-Ibaiondo, 13.03an ibiliko dira.

Halaber, Zamudioko Teknologia Elkartegira doan tren-bus zerbitzuaren neguko ordutegia ere jarri da abian, eta Usansoloko Ospitalera doan zerbitzuaren neguko ordutegia irailaren 11n hasiko da martxan.

Fotos

Vídeos