http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbo eta Barakaldoko etxebizitza sozialak ikusaraziko ditu aurtengo Open House-k

Hainbat pertsona txanda itxaroten, Deustuko sifoia bisitatzeko helburuarekin./M. Cecilio
Hainbat pertsona txanda itxaroten, Deustuko sifoia bisitatzeko helburuarekin. / M. Cecilio

Arkitektura eredu desberdinak ezagutzera emateko helburuz, herritarrentzat ezezagunak diren eraikinak, edo normalean itxita daudenak, bisitatzeko aukera emango du ekimenak

Deustuko Sifoitik igaro eta itsasadarra azpitik gurutzatu nahi baduzu, Euskadiko Artxibo Historikoa nolakoa den pentsatzen bazabiltza edo Castañoseko merkatuko garai bateko garbitokia ezagutu nahi izanez gero, adi. Irailaren 22an eta 23an egingo dute normalean itxita daude eraikinetara sartzeko ekimena, Open House Bilbao izena duena. Bilbo eta Barakaldoko etxebizitza sozialak izango dira aurtengo ekitaldiko ardatz. Guztira 60 eraikinetik gora izango dituzte ateak zabalik bisitariek, doan, barrutik ibil daitezen.

Herritarrentzat ezezagunak diren eraikinak ezagutzeko aukera ematen du ekimen honek, edo normalean herritarrei itxita daudenak irekitzekoa. Aldi berean, eraikin jakin batzuetako diseinu edo arkitekturari buruzko azalpenak eskainiko dira.

Nazioarte mailan, Londres, New York, Helsinki, Bartzelona eta Melbournen egiten dute Open House jaialdia, adibidez. Guztira 30 hiri baino gehiagotan hartu dute herritarrei hirien nortasuna arkitekturaren bidez zabaltzeko erabakia. Bilboko kasuan, iaz hartu zuten erabakia, eta eta 350 boluntario inguruk 35.000tik gora bisitari hartu zituzten.

Parte hartze handiko ekimen kolektibotzat dute antolatzaileek ekimena, iaz Bilboko eraldaketa urbanoa ezagutzera emateko baliatu zutena. Aurten, ordea, etxebizitza sozialen arkitekturan nahi dute jarri bisitarien arreta. Antolatzaileek azaldu dutenez, «etxebizitza sozialaren bilakaera historikoa, tipologiaren bilakaera eta leku jakin batean bizitzeko modu ezberdinak dira hausnarketarako planteatutako alderdi batzuk».

Erakutsiko dituzten eraikinak 60tik gora izango dira, eta kanpoaldean seinalea izango dute jarrita hala jakinarazteko. Eraikin bakoitzeko 20-30 minutuko bisitaldi gidatuak izango dira, 25 pertsona inguruko taldeetan banatuta. Eraikin bakoitzak ahal duen ordutegia jarriko du barrutik ikusteko. Bestalde, eraikin gehienak bisitatzeko ez da izenik eman beharko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos