http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Bilbaopoesia' jaialdiak internet eta teknologia berrien inguruko orlekiak izango ditu izpide

'Hasturak' izenburupean, urriak 25erarte luzatuko da eta hogei bat idazle inguru elkartuko ditu

IZASKUN MOYANO

Bidebarrieta Kulturguneak –Bidebarrietako Liburutegi barruan dagoen espazioak–, Bilbok urtero poesiarekin duen topaketa handia jasoko du datorren astetik aurrera, bederatzi egunez. Programazioak musika, errezitaldiak eta egile garrantzitsuekin topaketak jasotzen ditu. 'Hausturak / Rupturas' izenburupean, Bilboko Udalak antolatutako BILBAOPOESIAk, nolabaiteko literatur haustura eragin duten hogei egile inguru elkartuko ditu, eta interneten inguruan sortutako poeta belaunaldi berrian zentratuko da.

Horrela, bederatzi egunetan, besteak beste, Pott Bandaren –euskal literaturan iraultza eragin zuen literatur talde apurtzailea– ordezkariak igaroko dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretotik, Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Joxemari Iturralde eta Bakedano, hain zuzen ere; euskal poesiaren erreferenteak, Constantino Molina edo Martha Asunción Alonso besteak beste; eta baita Internet bitartez ezagun egin diren beste batzuk ere, Miguel Gane, Loreto Sesma edo Escandar Algeet. Azken horiek, euren poema liburuak arrakasta editorial bilakatzeaz gain, egunero konpartitzen dituzte euren poemak sare sozialen bitartez.

Jaialdiaren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaletxean, Nekane Alonso Kultura zinegotzia, BILBAOPOESIAren ardura duen Begoña Morán programatzailea eta Jon Kortazar literatur kritikari eta UPV/EHUko katedraduna bertan zirela.

Jarduerak datorren astelehenean, urriaren 16an hasiko dira, ohikoa denez Gabriel Arestiren Egunaren ospakizunarekin bat etorriz –eguna aldatzen da, bere jaiotzaren eguna, gaur, urriaren 14a, larunbata delako–. 'Gabriel Aresti adiskideen begietan' izenburupean, topaketak bere garaikide batzuk eta adiskide gazteagoak elkartuko ditu, Josu Torre, Angel Zelaieta, Karmelo Landa edo Asier Amezaga, besteak beste. Topaketa euskaraz izango da.

Luxuzko hasiera horren ondoren, Bilbaopoesiak, egungo errimaren 'Jaunetako' baten hiri poesia errezitaldia jasoko du urriaren 17an, Ignacio Fornés rapero, poeta, idazle, soziologo eta aktorearena, Nach ezizenez ezagutzen denarena, alegia. Asko dira bere poesia-malabarismoak, lexikoaren erabilera bikaina, egungo metafora bizien indarra eta hizkuntzaren aberastasunaren aurrean inolako interesik izan ez duen arren orain kalean poesia entzuten duen belaunaldiarekin lortu duen lotura zuzena txalotzen dutenak. Nach-en errezitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin. Gonbidapena liburutegian bertan jaso beharko da aurreko egunetik aurrera –bi gonbidapen pertsona bakoitzeko–, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Nach-ek “Hambriento” izeneko bere azken liburuko poemak errezitatuko ditu.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos