http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mendi Short lehiaketan izena emateko epea, zabalik

Bilbao Mendi Film Festivalaren nazioarte mailako lehiaketa hau bideo-sortzaile amateurrentzat da

ELCORREO.COM

Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short lehiaketaren 4. edizioan izena emateko epea zabalik dago aurreko ostiraletik. Nazioarte mailako lehiaketa hau bideo-sortzaile amateurrentzat da.

Mendiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, mendiko kirolak, abentura, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia… Aurkeztutako lanek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez eta 2017an sortuak behar dute izan.

Lanak azaroaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira. Mendi Short 2017ko Film Labur Onenari Saria jasoko du irabazleak, eta haren lana Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko (abenduak 8-17) bigarren asteburuan proiektatuko da Sala BBK-n.

Baina zeintzuk dira lehiaketan baldintzak?

  • 1

Nazioarte mailako lehiaketa hau bideo-sortzaile amateurrei zuzentzen zaie.

  • 2

Mendiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, mendiko kirolak, abentura, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia…

  • 3

Aurkeztutako laburmetraiek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez.

  • 4

2017ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako lanek baino ezin izango dute parte hartu.

  • 5

Parte-hartzaile bakoitzak film bakarra aurkeztu ahal izango du, dagokion izen-emate orria www.mendifilmfestival.com webean beteta.

  • 6

Lanak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 12an bukatuko da.

  • 7

Saritutako obrak festibaleko lehen asteburuan proiektatuko dira Bilbao Mendi Film Festivalaren (BMFF) barruan.

  • 8

Parte-hartzaileak aurkeztu duen lanaren jabego intelektualaren eskubideak bereak direla ziurtatuko du. Aldi berean, Mendi Film Festival Elkarteak lan hori BMFFk bere online kateetan, hurrengo Mendi Tourretan eta hedapen materialetan  erakusteko inolako eragozpenik ez duela bermatuko du egileak (ez legezko, ez kontratuzko eta ez bestelako eragozpenik).

  • 9

Lehiaketaren hautaketarako jasotzen diren lanen kopiak Mendi Zinemaldiaren artxibo historikoaren parte izatera pasatuko dira. Kopia horiek barne-kontsultak egiteko eta Mendi Zinemaldiaren promoziorako soilik erabili ahal izango dira. Beste edozein erabilera publikotarako BMFFa harremanetan jarriko da egilearekin edo eskubideen jabearekin.

  • 10

Era berean, egileak aurkeztutako lanean agertzen diren osagai eta elementuen (musika, irudiak, grafismoa, etab.) eskubideen jabe diren pertsonen edo erakundeen baimenak badituela ere ziurtatuko du.

  • 11

Egile-eskubide alorrean hirugarren batzuek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean Mendi Film Festivalaren antolakuntzak kalterik ez izateko konpromisoa hartuko du izena ematen duenak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos