http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbo futbolaren industriako epizentro mundiala, WFS Bilbao Industry 2018 ekitaldiari esker

Ekitaldia Euskalduna Jauregira iritsiko da hurrengo otsailaren 14an eta bertan futbolaren industriako sektore mota guztietako proiektuek parte hartu ahal izango dute

ELCORREO.COM

WFS Bilbao Industry 2018 ekitaldia Euskalduna Jauregira iritsiko da hurrengo otsailaren 14an eta 15ean, bi egunez futbolaren industriako epizentro mundiala bihurtzeko. Ordura arte eta aurreko astetik bertatik Bilboko Lawesome enpresarekin elkarlanean, ekitaldiko StartupCup-ean partaide izateko industria horrekin lotutako egungo 8 startup onenak hautatuko dira. Ezagutzaren eta aukeraren esparru horretan, oinarri teknologikoarekin hornitutako eta kirol erregera bideratutako proiektu berritzaile guztiek euren kandidatura aurkeztu ahal izango dute inskribatzen badira ondorengo orrialdean: http://worldfootballsummit.com/wfs-bilbao/

Futbolaren industriako sektore mota guztietako proiektuek parte hartu ahal izango dute, bereziki oraindaino WFS Bilbao Industry 2018 programa osatzen duten gaiekin lotura izaten dutenak: Smart Stadiums; Adimen artifiziala; Fan engagement; berrikuntza teknologikoa; kirol errendimendua; ticketing; easports; biosanitarioa; kirol marketina; errealitate birtuala.

Txapelketa honetako 8 startup finalistek aukera izango dute kongresuan euren proposamenak aurkezteko, zein nazioarteko inbertsore, ekintzaile eta industriako player-ekin osatutako epaimahai batek aztertuko dituen; horien artean, startup bat garaile aldarrikatuko da epaimahaiaren arabera, beste bat ikusleriaren gogokoena izanik.

Epaimahaiaren puntuaziorik gorenena lortzen duen enpresak, urte beterako Barrilero y Asociados bulegoaren doako aholku juridiko espezializatua eskuratuko du, bere Startup-a aurkezteko aukera izanik World Football Summit-eko Main Stage izendatuan (Kongresuko agertoki nagusia), datorren otsailaren 15ean, World Football Summit-eko konferentzien programa nagusiaren baitan. Era berean, ikusleriak zuzenean hautatutako enpresak aukera izango du bere Startup-a aurkezteko konferentzien programa nagusian, halaber otsailaren 15ean.

Futbolaren industriak Estatuan bere PIB-BPG-ren % 1,6ren baliokideak izango liratekeen 10.000 milioi euro inguru mugitu izan arren, Euskadin ez da hasi ere egin lehenengo urratsak modu egituratuan ematen. Beraz, WFS Bilbao Industry ekitaldia StartupCup-aren alde eginiko apustuaren bidez bere helburu nagusienetako bat betetzera dator, alegia futbolaren industriako euskal enpresaren ekosistema baten eta networking plataforma baten sorrerarako irteteko pistola-tiroa jaurtitzea, prisma lokalaren eta propioaren eraginpean, munduari modu lehiakorrean begiratzera heltzeko.

Lehiaketaren oinarriak eskura daitezke hemen.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos