http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbao Art District-en amaierak hasiera eman dio 'Hilabete bat, galeria bat' ekimen artistikoari

Bilbao Art District-en amaierak hasiera eman dio 'Hilabete bat, galeria bat' ekimen artistikoari

Uztailean tipografia-tailer bat emango du Ramón Gamonal kazetariak, eta irailean programazioarekin jarraituko dute hainbat galeriatan antolatutako lantegi eta gainerako jarduerekin

AMALIA IBARGUTXI

Bilbao Art District bukatu eta jarraian abiarazi dute 'Hilabete bat, galeria bat', Bilbao Art Districten dauden galeria guztietan artearen eta sormenaren sektoreko eragile eta zaleei zuzendutako jarduera. Arteen Astea ere izan den ekimen horri esker, «egunerokotasuna, herritarrak eta sormen artistikoa» uztartu dituzte hirian, antolatzaileek zabaldu dutenez. Horren adibide dira Bilbo Zaharreko NotASoho kolektiboak herritar eta sortzaileen artean proposatutako eztabaidak eta Ana Villaseñor artistaren 'Altimetrías' lana, Zabalako auzo-elkartearekin lankidetzan egindakoa, besteak beste.

Estatu Batuetako Mónica Nixon artistak egindako hitzaldiak abiarazi zuen 'Hilabete bat, galeria bat' ekimena, MH Art Gallery delakoan. Pintura ulertzeko bere modua azaldu zuen atzo Nixonek bere hitzaldian, eta argi-ilunek bere figurazio errealistako edo errealismo garaikideko artelanetan duten eragin handia ere azaldu zuen.

Ondoren, uztailean, La Taller galeriako Erredakzioa espazioan tipografia-tailer bat egingo dute ekimenarekin jarraitzeko. Ramón Gamonal kazetariak emango du, eta 'Superazkar' izeneko tipografian oinarrituta. Irailean, programazioarekin jarraitzeko, Lumbreras galerian, eta, Galería Vanguardia, SC Gallery eta Espacio Marzana galerietan jarraituko dute lantegi eta gainerako jarduerekin.

Urte osoko proiektua

'Hilabete bat, galeria bat' proposamenarekin erakutsi nahi dute Bilbao Art District proiektua urte osoan dagoela martxan. Jarduera Arteen Astean nabarmentzen da gehien, azken edizioan maiatzaren 18tik 27ra egin dena. Arrakasta handia izan du, eta publiko gehien bildu duen edizioa izan da, bai eta tokiko arte-ehunaren inplikaziorik handiena izan duena ere. Ekitaldirako, ehun jarduera inguru egin zituzten hiriko 40 toki desberdinetan.

Hamar egunez 600 pertsona baino gehiago bildu ziren Bilboko arte-komunitateko hainbat persona, elkarte, eta erakundek antolatutako jarduerez gozatzera. Lantegiak, hitzaldiak eta bisita gidatuak eratu zituzten. Besteak beste, estudioetara eta arte-espazioetara bisitak, baita arte-komisarioen eta artisten performance eta elkarrizketak ere.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos