http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbao Bizkaia Card txartela merkaturatuko da berriz

Txartelak. /Ignacio Pérez
Txartelak. / Ignacio Pérez

Txartelak eskaintzen dituen abantailen artean, erabiltzaileek deskontu eta onura handiak izango dituzte hainbat baliabide turistiko eta establezimendutan, hala nola museo, aisialdi zentro, hotel, landa etxe, jatetxe eta garraioetan

ELCORREO.COM

Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoa aurtengo udan ere merkaturatuko da. «Uztailaren erdialdean, gutxi gorabehera, gure lurraldea bisitatzera datozen guztiek eskuragarri izango dute, berriro ere, Bilbao Bizkaia Card txartela, orain arte eskaini izan dituen zerbitzuekin, hau da, haren bidez, museo eta baliabide turistiko nagusietara sartu ahal izango dira eta aukera izango dute Bizkaiko garraio publikoa erabiltzeko», azaldu zuen atzo Asier Aleak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapenerako eta Turismorako zuzendari nagusiak.

Txartelak eskaintzen dituen abantailen artean, erabiltzaileek deskontu eta onura handiak izango dituzte hainbat baliabide turistiko eta establezimendutan, hala nola museo, aisialdi zentro, hotel, landa etxe, jatetxe eta garraioetan.

Halaber, Aleak nabarmendu duenez, txartela erreminta baliotsua da Bilbao-Bizkaia norakorako, pertsonen batez besteko egonaldia luzatzen eta kontsumoa igotzen laguntzen baitu. Halaber, lagungarria da lurraldean barreiaturik dauden baliabide turistiko ez oso ezagunak eta haien balioa sustatzeko eta kultura, merkataritza eta aisialdiko eskaintzaz neurri handi batean gozatzeko euskarri bakarraren bidez.

Bizkaiko Foru Aldundiak, orobat, hitzarmen bat sinatu du Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin BBC garraio txartela ezartzeko Bilbao Bizkaia Card-en. Garraio txartel hori aldi baterako eta besterenezina izango da, eta Bizkaiko tarifa zona guztietarako balioko du. Haren bidez, erabiltzaileek nahi beste bidaia egin ahal izango dute txartelaren balio aldian zehar Bizkaibusen, Bilbobusen, Metro Bilbaon, tranbian eta Artxandako eta La Reinetako funikularretan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos