http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bihar irekiko da Zallako Frutagintza-Estazioa bisitatzeko izena ematea

Han mahatsa biltzeko prozesua, ardogintza sustatzeko hobekuntzak eta estazioan ekoizten diren ardo motak azalduko dira

IZASKUN MOYANO

Mahatsa biltzeko sasoi betean, Zallako Frutagintza-Estazioaren instalazioak erakutsiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, irailaren 19an egingo den 60 minutuko bisitaldi gidatuaren bitartez. Jarduera hori erabat doakoa izango da eta plaza erreserbatu behar da ondoko helbide honetan: www.bizkaia.eus/bizkaiasartu. Talde handi samarrei (hau da, sei pertsonako edo hortik gorako taldeei) dagokienez, honako telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 944067821.

Bisitaldi hori Bizkaia Sartu izeneko programaren barruan sartzen da. Hiritarrei gure lurraldeko tokirik enblematikoenetako batzuk eta bertako lekurik ezezagunetako batzuk erakustea da, hain zuzen ere, programa horren xedea.

Bihartik irailaren 13ra arte zabalik egongo da Zallako Frutagintza-Estazioa ezagutze aldera Bizkaiko Foru Aldundiak hiritarren eskura uzten dituen 120 plazetako bat erreserbatzeko epea.  

Bisitaldi gidatu hori irailaren 19an egingo da, mahatsa biltzeko sasoi betean, eta estazioa ikusteko plazak bi txandatan banatuko dira. Txanda bakoitzean 60 pertsona sartuko dira. Goizeko txanda Euskalduna Jauregiaren zabalgunearen paretik aterako da goizeko hamar eta erdietan (10:30), doako autobusez, eta arratsaldeko txanda, berriz, toki beretik abiatuko da arratsaldeko lau eta erdietan (16:30). 

Bisitaldi gidatua elebiduna izango da, eta Zallako Frutagintza-Estazioaren instalazioetan zehar egingo den ibilbidea eskainiko da. Instalazio horietan, mahatsa biltzeko prozesua, ardogintzari doakion jarduera hori gure lurraldean sustatzeko hobekuntzak eta estazioan ekoizten diren ardo motak azalduko zaizkie bisitariei.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos