http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bigarren Eskuko Liburuaren XII. Azokan bildutako 11.526€ eman dizkiote Palestina Biladiri

Gobernuz Kanpoko Elkarteak jaso du ekainaren 21etik 25era elkarlanean antolatutako azokan aterata

ELCORREO.COM

Irantzu Uriarte Garapeneko Lankidetzako zinegotziak eta Susana Barreiro Liburutegietako koordinatzailetako batek Bigarren Eskuko Liburuaren XII. Azokan bildutako diru kopurua ( 11.526€) eman zioten atzo goizean Biladi Palestina Gobernuz Kanpoko Elkarteari, Getxoko Udaleko Liburutegi Zerbitzuak Garapenerako Lankidetza arloarekin pasa den ekainaren 21etik 25era elkarlanean antolatutako azokan aterata.

Lankidetzako taldearen laguntzarekin egindako libururen salmentatik lortu zen diru-kopurua. Liburuak, aldizkariak, koadernotxoak, entziklopediak herritarrek emandakoak ziren eta euro bateko gutxigora beherako prezio sinbolikoan saldu ziren.

Ateratako dirua Rosa Temiñok, Palestina Biladi GKEko buruak jaso du eta Cisjordanian buru desgaitasuna dutenentzako hiru gela egokitzeko eta materiala erosteko zuzenduko da. Helburua da proiektuak buru desgaitasuna duten haurren heziketa inklusiboa sustatzen duen gizarte-inguru atsegina eta hezitzailea izatera laguntzea, batez ere Cisjordaniako iparraldean dauden baztertutako udalerritan (Al-Nassariyyah eta Askarreko errefuxiatuen eremua).

Fotos

Vídeos