http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bezeroak haragia «nahi duen erara» erosi ahal izango du Mercadonako euskal dendetan

Bezeroak haragia «nahi duen erara» erosi ahal izango du Mercadonako euskal dendetan
Luis Ángel Gómez

Guztira 691 langile eta 13 supermerkatu ditu gaur egun Euskadin

ELCORREO.COM

Mercadona konpainiak haragia saltzeko sistema berria ezarri du Euskal Autonomia Erkidegoko denda guztietan, eta bezeroak «nahi duen erara» eskatu ahal izango du erosi duen haragia. Ekimen hori dela eta, enpresaren supermerkatu kate osoko harakinek haragia mozteko formakuntza jaso dute.

Modu honetan, bezeroak haragi erretilua erosi, harakinaren mostradorera hurbildu eta haragia berak gogokoen duen erara «ontzea» eskatu ahal izango dio harakinari, kostu gehigarririk gabe.

Mercadonak 691 langile eta 13 supermerkatu ditu gaur egun Euskadin: bost Gasteizen, hiru Bilbon eta bana Barakaldo, Basauri, Irun, Eibar eta Oiartzunen. Gainera, 2018an supermerkatu bana irekiko ditu Santurtzin eta Berangon.

Halaber, 2017an beste supermerkatu bat zabalduko du Belartza inguruan, Donostian, eta denda eraginkorreko ereduko lehena izango da Euskadin. Eredu horren ezaugarriak dira dendak teknologikoki guztiz konektaturik daudela eta diseinu eta atal guztiz berrituak dituztela, erosketaren esperientzia hobetuz eta %40 inguruko aurrezpen energetikoa lortuz.

Fotos

Vídeos