Borrar
Beste mundu horiek

Beste mundu horiek

Liburuaren solapan esaten denari erreparatuz gero, irakurlea berehala ohartuko da Jon Iñaki Lasak ezohiko ibilbidea izan duela euskal literaturan

javier rojo

Domingo, 8 de octubre 2017, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Liburuaren solapan esaten denari erreparatuz gero, irakurlea berehala ohartuko da Jon Iñaki Lasak ezohiko ibilbidea izan duela euskal literaturan. Joan den mendeko 80ko hamarkadaren hasieran argitara eman zuen bere lehenengo poema liburua (idazlea 1963an jaioa da), eta gero bere lanak, euskaraz eta gaztelaniaz, eta itzulpenak txandakatu ditu, hor-hemenka, isiltasunezko garaiak ere tartean daudelarik. Ibilbide pixka bat nahasi horren azken geldiunean ‘Bidaiak’ izenburuko poema liburu hau aurkitzen dugu. Tere Irastortzaren hitzaurrearen ostean, liburuari hasiera emateko idazleak Lauaxetaren aipu ezaguna erabili du, «Ludi onen bestaldez loratzen diran landaraen usañak…» hitzekin hasten dena. Ezin da aipu hori irakurri printzipio-aldarrikapena dela pentsatu gabe. Mundu honen bestaldean badira beste mundu batzuk, errealitateaz haraindi daudenak, idealak. Poesiaren bidez mundu horien aztarnak heltzen zaizkigu. Beste mundu batzuk, erdi lausotuta geratzen direnak; eta mundu honetako errealitateak haien oihartzunak erakusten dizkigu. Printzipio-aldarrikapentzat har daitekeen jarrera hau aurrera eramateko, idazleak bidaiaren irudia erabiltzen du, izenburutik bertatik irudi honek hezurdura eskaintzen baitio idazlanari.

Bidaia, gainera, poetikoki zentzu bikoitzean ulertuta dago. Alde batetik, bidaia eta bizitza bera parekatzen dira, bizitza bidaia baita, bidaia honek nora eramango gaituen oso ondo ez badakigu ere. Baina, beste aldetik, bidaiaren irudian aurkitzen dugu gure muga existentzialez haraindi dagoen beste mundu horietara heltzeko baliabidea. Poema liburu honetan aipatzen diren bidaiek subjektua leku exotikoetara eramaten dute, batzuetan izen misteriotsuak, ulertezinak, topatzen ditugun lekuetara.

Liburuaren atarian agertzen den Lauaxetaren aipuak idealismoaz hitz egin arren, idazleak badaki idealismo hori, beste mundu horiekiko sinesmena, badaezpadakoa dela. Eta horixe da idazlan honetan gaineratzen zaiguna, ironia puntu hori. Idealismoaren ikuspuntutik hain eskuragarriak ziruditen beste mundu horiek atzeman ezinak baitira gaurko gizakiarentzat, eta agian izen ulertezin batean baizik ezin dakieke heldu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios