http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa jokatuko da bihar Iruñean

Miren Amuriza, bertso bat botatzen./I. Pérez
Miren Amuriza, bertso bat botatzen. / I. Pérez

Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agirre igoko dira oholtzara

ELCORREO.COM

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko zazpigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da bihar Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Sei bertsolari igoko dira oholtzara; zehazki, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Saioko aurkezlea, berriz, Alaitz Rekondo izango da.

Abenduaren 17ko finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak zeintzuk izango diren jakingo da finalaurreko hori ospatu eta gero. Modu horretan, azken finalaurrekoa izanik, Iruñean jakingo da azken sailkapena zein den eta zeintzuk izango diren BECeko finalerako sailkatuko diren zazpi bertsolariak. Amets Arzallus egungo txapelduna zuzenean dago finalerako sailkatua.

Interesdunek jakin behar dute saiorako sarrera guztiak pasa den astean amaitu zirela eta, beraz, bihar ez dela lehiatila irekiko. Dena den, Iruñera hurbildu ezin diren pertsonek finalaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango dute Aitzol Barandiaranek gidatuta eta Uxue Alberdiren iruzkinek lagunduta ETB 4n zein Bertsoa.eus atarian, 16:55etik aurrera.

Iruñeko Udalak, Euskarabideak eta Iruñerriko bertso eskolek ezinbesteko laguntza eman dute Iruñeko finalaurrekoa antolatzeko orduan. Hain zuzen ere, Euskarabideak eta Iruñeko Udalak Euskararen Egunerako prestatu duten egitarauaren barruan sartuta dago finalaurrekoa. Egun horren inguruan hainbat ekitaldi prestatu dituzte bi erakundeok eta, besteak beste, finalaurrekoaren ostean Esne Beltza eta Trikidantz taldeen kontzertua izango da, Iruñeko Antoniutti parkean, 23:00etan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos