http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bertsoa.eus ataria erabat berritu dute

Bertsolariak, txapelketa batean. / B. Agudo

Sareko plaza digitalak 7.000 bertsoaldiko ondarea osatua du eta orain bilaketak bertsolariaren arabera eta saioka ere egin ahal izango dira

ELCORREO.COM

Bertsoa.eus atariak «erabateko berritua» hartu du eta, itxura aldatzeaz gain, bilaketak errazteko aukerak eskainiko ditu. Sareko plaza digitalak 7.000 bertsoaldiko ondarea osatua du, eta orain bilaketak bertsolariaren arabera eta saioka ere egin ahal izango dira.

Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Librean Kooperatiba Elkarte Txikiak elkarlanean gauzatzen duten proiektua da Bertsoa.eus. Atariaren berritzea ere elkarlan baten ondorio izan da: Codesyntax enpresa arduratu da webgunea berritzeaz, Iametzak hartu du datu base berria sortu eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren BDBrekin lotzeko lana, eta Abaraskak egin du diseinua.

Bere arduradunek gogoratu dutenez, plazako bertsogintzari Interneten beste plaza bat eskaintzeko bokazioz sortu zen Bertsoa.eus ataria duela 11 urte. Geroztik, 7.000 bertsoaldi baino gehiago argitaratzeaz gain, bertsogintzaren egunerokoa jarraitzeko albiste, elkarrizketa eta erreportaje ugari sareratu ditu erredakzio taldeak.

Orain, «atariari buelta bat eman» eta «itxuraz eta mamiz berritzeko garaia» iritsi zaio. Azalean bertsogintzak hartu du espaziorik zabalena, ikus-entzunezko bertso edukiei lehentasuna emanda. Horrez gain, asteroko elkarrizketa zabalak eta eguneroko informazioak ere eskura ageri dira.

Mamiz ere berritua dator ataria. 7.000 bertsoaldi pasatxoko ondarean bilaketak errazte aldera, bertsolariaren arabera eta saioka bilatu ahal izango dira saioak. Honekin guztiarekin, udazkenean abiatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarraipen osoagoa egin ahal izango dio.

Fotos

Vídeos