Borrar
Zinegoak jaialdiaren aurtengo edizioko kartela.
Berrogeita hamar pertsona baino gehiago, Zinegoak jaialdiaren epaimahai lanetan

Berrogeita hamar pertsona baino gehiago, Zinegoak jaialdiaren epaimahai lanetan

Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak 15. edizioa ospatuko du otsailaren 19tik martxoaren 4ra bitartean

Elcorreo.com

Lunes, 29 de enero 2018, 23:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zinegoak, Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak, 15. edizioa ospatuko du otsailaren 19tik martxoaren 4ra bitartean, eta aurreko ostegunean epaimahai ofizialak nortzuk osatuko dituzten jakinarazi zuen. Guztira, 50 pertsona baino gehiago ibiliko dira epaimahai lanetan.

Horrela, Carlos R. Rios Bartzelonako D'A Film Festival jaialdiko zuzendariak, Ester Martin zinemagile suediarrak eta Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak osatuko dute fikziozko epaimahai ofiziala.

Gainera, bigarren urtez, jaialdiak dokumentalentzako nazioarteko epaimahaia izango du: Raquel Marques, dokumentalen errealizatzailea; Koldo Atxaga, Arte Ederretan lizentziatu eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta Maria Luisa Municio, Valladolideko CinHomo Jaialdiaren programatzailea izango dira kideak.

Era berean, jaialdiaren gainontzeko epaimahaietan elkarte, mugimendu eta erakundeetako ordezkariak egongo dira. Hain zuzen, film labur eta pelikula esperimentalekin lotutako Off epaimahaia tokiko sortzaile eta artistek osatuko dute: Alaitz Arenzanak (Sra Polaroiska), Fer Montoya, antzerki zuzendaria, eta Maria Salazar, kultur kudeatzaile eta Histeria Kolektiboa elkarteko programatzaileak.

Halaber, Aniztasuna eta Giza Eskubideetako epaimahaikideak honakoak izango dira: Aimar Rubio (Amnesty International), Gorka Lopez (Cine Invisible Bilboko jaialdiko kidea) eta Idoia Aldama (Bizkaiko Aldundiaren Berdintasuna, Lankidetza eta Aniztasuna Zuzendaritzako ordezkaria).

Lesbianismo eta Generoaren epaimahaia hainbat elkartek osatuko dute, eta, aurreko urteetan bezala, MDMA, Aldarte eta Sare Lesbianistako kideekin batera, Mosuak elkarteko ordezkariak ere izango dira. Euskal Aktoreen Batasunari dagokionez, bere epaimahaiaren ordezkariak Bego Guerrero, Ana Furones eta Judit Lorenzo izango dira.

Azkenik, ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren ikasleek Gazteen Saria emateko ardura izango dute. Parte hartuko duten hezkuntza zentroak IEPFS Tartanga, EHUko LGTB Liga, Euskal Herriko Zinema Eskola eta IMVAL dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios