http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Berrogei ta zortzi bertsolari izango dira aurten Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketan

XXVI. edizioaren azken final handia Bilboko BBK Aretoan izango da martxoaren 22an

ELCORREO.COM

Berrogei ta zortzi bertsolaritik gora hartuko dute parte Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren XXVI. edizioan, eta azken final handia Bilboko BBK Aretoan izango da martxoaren 22an. Berriro ere Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteko Bertsolaritza atalaren laguntza izango du Sariketa honek.

Astelehenean Sariketa aurkezteko egindako ekitaldian izan ziren Juanjo Respaldiza, Ikastolen Elkartean bertsolaritzaz arduratzen dena; Ione Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkaria; Onintze Ituiño, BBKko bozeramailea; eta Xabat Galletebeitia, hainbat aldiz BBK Txapelketan parte hartu duen Lekeitioko bertsolaria eta Bizkaiko Txapelketan bi aldiz finalista izan dena, azkenengo edizioan azpitxapelduna izan zen.

Aurreko edizioetan legez, taldekako formatuan egingo da lehiaketa. Guztira, zortzi taldek hartuko dute parte, bakoitzean seina bertsolarirekin, eta Arratia, Busturia, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkariak izango dira.

Talde bakoitzeko sei bertsolariak bi multzotan banatuko dira bertsotan egiteko, adinaren arabera: lehen taldean 18 urte artekoak, eta bigarrenean 18tik 24 urtera artekoak.

Txapelketan lau sailkapen-saio egingo dira: Igorren (atzo), Zallan (martxoaren 1ean), Deustun (martxoaren 5ean) eta Markina-Xemeinen (martxoaren 6an). Finalaurrekoak Durangon eta Sopelan izango dira, martxoaren 12an eta 13an hurrenez hurren, eta final handia martxoaren 22an Bilboko BBK Salan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos