http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bermeotarrek autobusean wifiaz gozatuko dute

Bermeotarrek autobusean wifiaz gozatuko dute

Kalitatea bermatzearen alde, hainbat berrikuntza burutu dira Bermibus zerbitzuan

IZASKUN MOYANO

Bermeoko herritarrek mugikorreko megak denbora luzeagoan mantentzeko abagune bikaina izango dute oraindik aurrera. Izan ere, Bermibus zerbitzuak wifi dohain jarriko du erabiltzaileen esku. Benito Ibarrolaza alkateordearen esanetan, «hainbat hobekuntza egiteko konpromisoa hartu dugu, zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera».

Izan ere, herritik dabilen autobusak astero garbiketa sakona egiten du, ozono bidezko garbiketa gehigarriaren bidez, bakteriak, birus eta bestelakoak kentzeko eta usain txarrak ezabatzeko.  Ildo berean, segurtasuna bermatzeko, gurpilen presioa monitorizatzeko balbula adierazleak jarri zituen, arazorik balego istripuak saihesteko. 

Udalak adierazi duen bezala, hobekuntza horiek guztiek kalitatezko zerbitzu hobea eskaintzea ahalbidetzen dute, eta hori oso garrantzitsua da herritar askok erabiltzen duen garraioa baita, Bermibusa. Astelehenetik barikura goizez 7:45etik 14:15era eta arratsaldez: 16:45etik 19:15era dabil; zapatuetan, berriz, goizez 8:45etik 13:15era. Igandeetan aldiz, ez du zerbitzurik eskaintzen.

Bidaiak ordu erdiro burutzen dira eta Lameratik laurdenetan eta laurden gitxiagotan ateratzen da. Handik, Txibitxaga, Askatasun Bidea, Erreñezubi, Ondarraburu, Adubidxe, Mikel Deuna, Artieda tar Iñigo, Zubiaur tar Kepa, Ibarreta, Martin Deuna, Bizkaiko Jaurerria, Arresi, Tonpoi bidea, Talako Andra Mari, Benito Barrueta, Matxitxako bidea, Atalde, Aritzatxu bidea eta berriz Zubiaur tar Kepa kaleetatik igarotzen da jendea batu eta nahi duen tokira eramanez. 

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos