http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bermeoko Nazioarteko Musika Astea gaur hasiko da

Sigurjon Freyrsson bihar joko du.

Estilo ezberdinetako lau kontzertu eskainiko dira bertan

ELCORREO.COM

Gaur hasiko da Bermeoko XXXII. Nazioarteko Musika Astea, ostiralera arte iraungo du eta estilo ezberdinetako lau kontzertu eskainiko dira bertan. Vlady Bystrov & Quattro Quarti Sax Ensemble, Ineke Hellingman & Sigurjon Freyrsson, KUP taldea eta Espainiako Orkestra Filarmonikoaren laukotea ariko dira Santa Maria elizan, 20:00etatik aurrera, doako sarrerarekin.

Vlady Bystrov & Quattro Quarti Sax Ensemble taldearen kontzertuarekin hasiko da egitaraua, agaur. Laukoteko kide guztiak emakumeak dira, eta euren nahia errepertorio ezberdina jotzea da, musika klasikotik hasi eta saxofoi musika garaikideraino.

Bihar, Ineke Hellingman & Sigurjon Freyrsson izango dira protagonistak. Ineke Hellingman etorkizun handiko holandar piano jotzailea da, eta Sigurjon Freyrsson Holandan bizi den biolin jotzaile bilbotarra.

Ostegunean, abuztuaren 3an, KUP taldearen txanda izango da. Hamar urteko ibilbidea duen taldea da, eta Bermeon eskainiko duen kontzertuan "musikaren historian zehar egindako ibilbidea" eskainiko du, bere berea egin duen ezaugarriarekin, hau da, musika estilo eta garai bakoitza fideltasunez interpretatzea, euskal musikagile garaikideei dagokien tartea eskainiz.

Bermeoko XXXII. Nazioarteko Musika Astea ostiralean bukatuko da, abuztuaren 4an, Espainiako Orkestra Filarmonikoko ganbera laukotearekin. «Taldea proiektu profesional burujabea da, eta, musikaren arlo guztiak zainduta, kalitatezko lana eskaintzen du, esperientzia eta gazteria batzen dituena», azaldu dute antolatzaileek.

Fotos

Vídeos