http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bermeo, gaixotasun arraroak dituzten umeei laguntzearen alde

Azaroan tailer bat jarri zuten martxan Artxa frontoian helburu horrekin./Maika Salguero
Azaroan tailer bat jarri zuten martxan Artxa frontoian helburu horrekin. / Maika Salguero

Larunbatean jaialdi solidarioa ospatu zen Artza Frontoian eta San Silvestre lasterketa 31n

IZASKUN MOYANO

Minbizia zuen umetxo bati laguntzeko hasi zuten 'Eutsi gogor, danok batera' proiektua udalerrian. Horren harira, eta kanpainak izandako arrakasta aintzat hartuta aurrera jarraitzea erabaki zuten. Oraingo Gabon jai hauetan bi ekimen solidario antolatu dituzte Bermeon, helburu berarekin: gaixotasun arraroak dituzten haurrei laguntzea. Alde batetik, atzo jaialdi solidarioa ospatu zen Artza Frontoian, eta, bestetik, 31an, lehenengo San Silvestre lasterketa antolatuko da.

Mirenlur Santiago 'Kate Sarea' Elkarteko ordezkariak azaldu duenez asmo bi dituzte. Batetik, gaixotasun arraroak ezagutzera ematea eta umeek eta familiek bizi dituzten egoeren berri ematea. Eta bestetik, ikerketarako eta familia horiei laguntzeko diru-laguntzak jasotzea; tratamenduek, ospitaleetara joan-etorriek, terapiek eta bestelakoek kostu handia baitute.

Bermeon bertan, gaixotasun arraroak dituzten 7 haur daude: Rett sindrome kasu bi, Distrofia muskular Duchene, histiocitosis de celulas de Langerhans, hemofilia, 'Tximeleta azala', eta badirudi Traps sindrome bat) eta Mundakan beste bat (Marfan sindromea). Beraz, ezinbestekotzat jo dituzte elkartearen ekimenak antolatzea hauei guztiei laguntzeko eta baita eskualdean arazo bera dute gaztetxoei ere.

Gabonetako lehenengo jaialdi solidarioa Artza Frontoian izango da gaur arratsaldeko 19:30etik aurrera. Jaialdi horretan musika eta dantzarekin gozatzeko aukera izango da Alkartasuna Dantza taldea, Beti Lagun abesbatza, Udalaren musika eskola koro txikia, Erroxape Abesbatza, Dantzaz Blai taldea, Kankinkabara txistu taldea, Bermeoko abesbatza, Mundakako abesbatza, Josu Zabalondo eta Izaro abesbatzaren eskutik. Sarrerak 8 eurotan salduko dira.

Bigarrena ordea, abenduaren 31n, Bermeoko San Silvestre lasterketaren lehenengo edizioa ospatuko da. Lasterketa hau 13:00etan hasiko da Portuko Olatua eskulturaren inguruan eta adin guztietako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, hiru ibilbide egiteko aukera egongo baita: 500 metrokoa (Olatutik Lamerara), 2 kilometrotakoa (Olatua, Lamera, Erremedio kalea, Goiko plaza, Baztarre, San Juan Portale, Zubi Gane eta Lamera) eta 4 kilometrotakoa (2 km.ko zirkuitua bi aldiz). Dorsalak 2 euroko prezioa izango dute eta edonork har lezake parte.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos