Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Nire herriko Segurtasun eta Babes Sozialaren bulegora jo nuen orain dela gutxi Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren barnean gestio arrunt bat egitera. Autonomoen egunerokotasunean rock & roll asko dago; ezin gara kexatu, aspertzeko parada handirik ez baitugu. Burokraziarekin primeran konpontzen gara, eta daukagun estaldura soziala ezin hobea da. Jakinaren gainean egongo zarete, batik bat, zuek ere autonomoak baldin bazarete. Tira, bulegora joan eta funtzionario baten aurrean eseri nintzen. Zer nahi nuen azaldu nion eta -hona hemen narrazio honen sorpresa- ordenagailu batera zuzendu ninduen gizonak. Hemendik aurrera, nortasun elektronikoarekin egin beharko dituzu gestioak, esan zidan. Eta nor naiz ni nortasun asunto metafisikoetan sartzeko. Hortaz, nire datu pertsonal guztiak ordenagailuan sartzeari ekin nion. Bukatzear nengoenean, matxura bat egon zen eta hasieratik hasi behar izan nuen berriro; izen-abizenak, helbidea, jaiotze-data eta abar luze bat. Azkenik kode bat jaso nuen telefonoan. Kode horrekin gai izan nintzen sistema elektronikoan izango nuen klabea sortzeko. Ez nuke esango prozesua zailegia izan zenik, baina aurrera eramatek,ezinbestekoa da Interneta duen telefono bat izatea, bai eta ordenagailuekin ibiltzeko ohitura izatea ere. Guztiok bete behar dugu tramite hau?, galdetu nuen xalotasunez. Erantzuna laburra izan zen: Bai.

Buruhausteak dakarzkio teknologiak teknologian jardun ez denari; eta asko dira hain ohituta ez daudenak. Pentsa dezagun erretretatik gertu dauden pertsonetan. Sinesgaitza bada ere, jende guztiak ez du daturik euren telefonoetan. Denbora aurrera doa, eta ezin da horren kontra borrokatu; baina ez legoke gaizki erraztasunak ematea tramite horiek hain errazak suertatzen ez zaizkienei.

Gainera, aurreko astean jakin genuen hacker batzuek 20.000 biztanle behartu zituztela beren txartela elektronikoa ordezkatzera. Oso ondo daude aurrerakuntza teknologikoak, baina arazoak sortzen direnean, arazo larriak dira beti.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios