http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Berdintasuna sustatuko du Arabak eskola-kirolean

Bideo baten bidez erakundeak ekimenean parte hartzera animatuko dituzte

PAUL PICADO

Arabako lurraldean berdintasuna sustatuko dute kirol arloan ikastetxeetako neska-mutilen artean. Hain zuzen, bideo bat egin dute Arabako kirol erakundeei berdintasunaren inguruko prestakuntzan parte har dezaten animatzeko, foru erakundeak irailetik aurrera prestakuntza hori emango baitu.

Euskara, Kultura eta Kirol sailaren Kirol Zerbitzuak bultzatuko du eskola-kirolaren berdintasuna, Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuarekin lankidetzan. Berez, 2016an hasi ziren Arabako federazio eta kirol klubentzako berdintasun planak egiten, eta eskola kirolean parte hartzen duten beste erakunde batzuei berdintasunaren inguruko prestakuntza programan parte hartzeko aukera emango diete irailetik aurrera.

Horrela, Arabako Errioxako, Añanako eta Lautadako kuadrillak bideo bat erakutsiko diete parte hartzen duten klubei, proiektuaren berri emateko. Horrez gain, beste kirol talde batzuk ere ekimenean parte hartzera gonbidatuko dituzte.

Igone Martinez de Lunak, Euskara Kultura eta Kirol saileko diputatuak, esan duenez, begiraleek eta eskola kirola garatzen duten arduradunek ongi prestatuta egon behar dute kalitate oneko kirola eskaintzeko.

Iaz, begiraleak prestatzeko eta sentikor agertzeko saioak egin ziren, eskola-kirolean sortzen diren desberdintasun egoeren berri izan zezaten eta desberdintasun horiekin amaitzeko jarduerak diseina zitzaten. Bada aurten bide beretik jarraituko dute eta eskola-kirolean gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen saiatuko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos