http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Begoñazpi Ikastolako lau ikasleen erakusketa Bilboko Berreginen Museoan

Ikasleak, erakusketaren aurkezpenean./
Ikasleak, erakusketaren aurkezpenean.

Irene, Sara, Uxue eta Olatz izan dira erakusketaren antolatzaileak

ELCORREO.COM

Bilboko Berreginen Museoak erakusketa berria aurkeztu zuen ostegunean eta Begoñazpi Ikastolako lau ikasle izan dira antolatzaileak oraingoan. Irene, Sara, Uxue eta Olatz erakusketaren komisario lanak egin dituzten gazteak izan dira eta Ikastolak DBH 4. mailakoei orain dela bi urte proposatutako proiektuari forma eman diote.

Artelanak eta espazioa ezagutu ostean, ikasle hauek museoko teknikariekin elkarlanean aritu ziren erakusketa ezberdinak diseinatzen, eta, benetako komisarioen moduan, euren lanak tribunal ezberdinen aurrean defendatu zituzten.

Gauzak horrela, 'Pink Ladies' taldearen proposamena errealitate bihurtu da Berreginen Museoan 'Afrodita, caos, sexua, deseo, amodioa?' deitutako erakusketarekin. Honek maitasunaren alde ezberdinak aztertzen ditu. Antzinako Greziako maitasunaren kontzeptu zabala gaur egunera ekarri dezakegula erakusten digu Afrodita jainkosa protagonista duen proposamen honek.

Desioa, sexua, maitasun erromantikoa edota Afroditaren beste hainbat barne grin ezagutzeko aukera paregabea dela esaten dute bertara hurbildu diren pertsonek.

Hortaz aparte, aipatzekoa da erakusketan hainbat eskultura erakusten direla (Miloko Venus, Cnidosen Afrodita eta Ludovisi tronua, besteak beste), eta hiru ataletan banatzen dela: lehenik, Afroditaren izaera aztertuko da (jaiotza, nortasuna…); bigarrenik, amodioaren eta sexu-desiraren jainko gisa izandako eginkizunak aztertuko dira (desira hori aurreikusi ezina zenez, eta gizarteak kulturalki kontrolatzen zuenez, arriskua eta antsietatea zekartzan sarri, eta horri erreparatuko zaio bereziki); eta, azkenik, arakatuko da Afroditak eta haren mitologiak zer-nolako harremana zeukaten panteoi olinpikoko jainkotasun nagusiekin.

Erakusketa honek honakoak lantzen ditu: maitasuna, sexua, Grezia, mitologia… Merezi du erakusketa ikustea, egitasmo guztiz berezi batetik abiatu baitzen, gainera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos