Borrar
Aner Aroztegi, txapelketa batean lehiatzen.

Ver fotos

Aner Aroztegi, txapelketa batean lehiatzen.

Begiak itxita korrika egiteko gai den heroi txikia

Aner Aroztegiri ikusmen oso mugatua izateak ez dio bere ametsa betetzea ukatu; egun estatu mailan atletismoko txapelduna da

izaskun Moyano

Sábado, 24 de febrero 2018, 23:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Goizero amatxo Dianak Aner esnatzen du eskolara joateko. Txikiak eskua luzatuta badaki aldamenean dituela betaurrekoak. Hauek jantzi bezain pronto mundua beste era batera ikusten du. Ala ez. Aner albinismoaren ondorioz, ohikoa denaren %10a baino ez da gai ikusteko. Hala eta guztiz ere, egoera honek ez dio 9 urteko mutiko batek bezala bizitzea oztopatu.

Bere lagunen moduan Aner eskolara joaten da eta klase kideen kontzeptu berdinak bereganatzen ditu. Mahai berezi batean eseri eta ez ohikoa den arbel bat aurrean eduki arren, gainontzekoek egiten dituzten ariketak egiteko gai da. Matematikak, euskara edota ingurune bezalako ikasgaiekin gozatzen du gehien txikiak gela barruan. Baina kanpoan ere ez du gaizki pasatzen. Adiskideekin harrapaketan zein ezkutaketan aritzea oso atsegin baitu; hots, korrika bizian aritzeko jokoak maite ditu. Izan ere, atletismoko txapelduna da.

Zerbait egiteko ilusioa izanez gero, ez dago ezer hori burutzea oztopatuko digunik. Anerrek ikusteko ezintasuna badauka ere, desgaitasuna dutenen atletismoko talde batean egiten du korrika. Astean bizpahiru aldiz joaten da Basaurira entrenatzera, eta noizbehinka txapelketaren batean hartzen du parte. Duela gutxi Valentzian izan ziren, eta heroi txikiak 10 urtetik beherakoen artean estatuko txapelduna dela erakusten duten bi garaikur eta kopa bat irabazi zituen.

Crossean korrika egitean gidari batean beharra dauka, bidea erakuts diezaion. Hala ere, atletismoko pistan aritzean bere kabuz dabil lasterka, ikusmen mugatua izanda ere, ibilbidea buruz ezagutzen duelako. Anerrek ez dauka ezertarako beldurrik. Egun, eskolan Braille ikasten ari da, eta audioen bidez aise moldatzen da. Hala eta guztiz ere, aurretik ibili ez den leku berrietan du arazoa Anerrek. «Maiz, zebrabidea gurutzatzerakoan adi ibiltzeko abisatu behar diot», onartu du bere ama Dianak. Baina oro har, 9 urteko ume batek egiten dituen gauza berdinak egiteko gai da.

Albinismoa dutenak eguzkiaren argiarekiko oso sentikorrak dira eta babestuta egon behar dute uneoro. Ziur aski irakurle askok ez dute honen inguruan informazio handirik izango, gaixotasun arrarotzat hartzen baita. Kasualitatez, Dianak eta bere senarra den Xabierrek albinismoaren geneak dituzte. Beraz, Aner albinoa izatea ez da horren bitxia. Jaio ostean hilabete pasatu arte ez zioten albinismoa diagnostikatu. Mutiko ilehoria zen baina inolaz ere ez zuten pentsatuko gaixotasun arraroren baten ondorio zenik. «Medikuak, Aner itsua izango zela eta makilarekin ibiliko zela baieztatu zigun».

Bederatzi urte pasatu dira eta oraindik Anerrek ez du inolako makilarik erabiltzeko beharra sentitu. Etxean, gurasoen eta arreba txikiaren babesa dauka, eta eskolan klaseko lagunek ere badakite laguntza berezia eskaini behar diotela. «Anerrek edozer ikasketa buru dezake nagusitan, esan digu amak. Momentuz, korrikalaria izan nahi duela aitortu dit. Beraz, segi dezala lasterka, libre. Horrela sentitzeko adina baitauka egun, eta askatasun hori begiak itxita ere bizi dezake».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios