http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Beaskoetxea eta Telletxea omenduko dabez, gaur, Bermeoko zaharren egoitzan

IRATXE ASTUI

Bermeoko 'Sancti Spiritus' egoitzan, Nagusien Eguna ospatuko dabe, gaur. Jaiegunaren barruan, bertako bi egoilarrei omenaldia eskainiko jake «egoitzan denbora gehien daroez pertsonek diralako», azaldu dabe Udaleko zaharren egoitzako arduradunek. Ekintzen programa 11.00etan ospatuko dan mezeagaz hasiko da. «Nagusiek eurak izango dira protagonistak, eurak egingo dabezalako mezako irakurketak eta eskaintzak», aurreratu dabe. Horrez gain, meza ostean, Sabino Anasagasti abeslariari be, omenaldia eskainiko jako, «Bermeoko egoitzan ia 50 urtetan mezan abestu eta organoa joten dauelako», eskertu deutsoe.

Esker oneko saioa egin eta gero, herriko Alkartasuna dantza taldearen ikuskizuna ikusteko aukera egongo da. Ostean, eguerdiko hamabiak aldera, Bermeoko abesbatzaren emonaldia izango da. Zaharren egoitzako koroak, bestalde, 12.30ean hasiko da bere herriko abestien errepertorioa abesten. «Gero, Konpartsa Izarra Erraldoi Txiki Bermeo (KIETB) taldeko erraldoi txikien bisita izango dabe egoiliarrek», aurreratu dabe iturri bardinek.

'Sancti Spiritus' zaharren egoitzako egoiliar eta euren senideek alkar gozatzeko aukera egongo da zapatuan egingo dan bazkariagaz. Egun horretan, betiko moduan, senide barik dagozan egoiliarrek boluntarioen laguntza eukiko dabe. Bazkari ostean, jaiak jarraituko dau dantza ikuskizunarekin eta 'Erroxapeko martxa'-ren emonaldiagaz. «Egoiliarrak eta senideak egun polita igarotzea espero dogu», adierazi dau Benito Ibarrolazak, Gizarte Ongizate Udal Patronatuko presidenteak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos