http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Baskegur erakundeak baso-ziurtagiriak eta produktuak sustatzeko laguntzak jasoko ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak 20.000 euro emango dizkio funtzio horiek ondo bete dadin

ELCORREO.COM

Bizkaiko Foru Aldundiak Baskegurri 20.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki du, eta diru hori hiru alor zehatzetan erabiliko da, hauetan: baso-produktuak sustatzea, baso-ziurtapenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako jarduketak garatzea eta 2017an baso-sektorea ordezkatzea.

Onetsitako diru-laguntzarekin bat eginez, Baskegurrek tokiko egurrari eta egurraren baso-sektoreari lotutako jarduketak eta sustapena egiteaz gain, komunikazioari eta hedapenerako formatu berriei loturiko jarduketak ere aurrera eramango ditu. Hori guztia produktuak leku hobeagoan kokatzeko eta egurraren tokiko sektorearen lehiakortasuna sendotzeko, eko-berrikuntzan izandako esperientziak partekatuz.

Halaber, Euskadiko egurraren baso-sektorea ordezkatzen duen erakundeak egurraren balio-kateak ekonomian duen garrantziaren berri emango du, baita kate horrek Bizkaitarrek baliabide natural propio, berriztagarri eta kalitatezko batez gozatu ahal izateko duen garrantziaz ere.

Bestalde, erakundeak iraunkortasunarekin lotutako jarduketak gauzatuko ditu, ziurtapenei eta pasaporte teknologikoari lagunduz eta horiek sustatuz, besteak beste, zaintza-katea, Karbono-aztarna edo CE markatua. Bizkaiko basoekin harremana duten produktuetan "Zero kilometroa" kontzeptua ere sustatuko du material iraunkor eta berriztagarri bezala, eta tokiko egurraren sektorea ingurumen arloko goiko mailan kokatuko du, baita nazio mailako eta nazioarteko onarpenean ere.

Bukatzeko, diru-laguntzaren arabera, Baskegurrek egurraren baso-sektorea ordezkatuko du eta beste eragile batzuekin elkarlanean arituko da sektorea, produktuak eta ziurtagiriak ikusgarriak izateko eta horien kokapena finkatzeko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos