http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Basaldea proiektuko azpiegiturak osatu egin dira, ureztatzeko hornikuntza sistema berri baterako obrak kontratatuta

Asteon hasi da nekazaritza ekologikoko mintegiaren lehen uzta Azoka plazan merkaturatzen

SERGIO EGUÍA

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi du Abetxukun Basaldea proiektuko nekazaritza ekologiko lursailak ureztatzeko hornikuntza berrirako obrak egiteko dosierra. Orain arte Zadorra ibaiaren urak erabili dira baratzeak ureztatzeko, beti ere Konfederazio Hidrografikoak zehaztutako mugen baitan. Orain, ibaian nahikoa ur ez izatean sor daitezkeen arazoak saiheste aldera, Noryeste ureztatzaileen erkidegoarenera lotuko da ureztapen sistema.

Kontratuak 89.736 euroko aurrekontua eta bi hilabeteko iraupena aurreikusi da. Lan hauen bitartez, lotu egingo dira Noryeste ureztatzaileen erkidegoak Abetxukuko ekialdean duen ureztatze-hartunea eta baratzezaintza ekologikoko mintegiak dituen ur deposituak. Horretarako, 1.331 metro linealeko hodi berria jarriko da, 125 mm-ko diametrokoa, eta segundoko 18 litro garraiatzeko gai dena.

Beraz, honekin bukatu egiten da Basaldea proiektuak bete-betean funtzionatzeko prozesua Uda honetan ez da ura hornitzeko beste sistemarik behar izan, baina mintegiak % 100eko okupazioa duenean eta Zadorratik urak hartzeko mugak direla eta ureztatzeko eskariari aurre egiterik ez badago, prest egongo da berme osoz funtzionatzeko balioko duen Noryesterekiko lotura.

Horrekin batera, asteon Basaldeako baratzeetako ekoizpena azoka plazan banatzen hasi da. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Hazi Fundazioak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak eta azoka plazako merkatarien elkarteak nekazaritza ekologikoa sustatzeko izenpetutako lankidetza-hitzarmenari esker, Abetxukuko mintegiko ekoizleek Azoka plazako instalazioak erabili ahal dituzte, beren produktuak hotzean gordetzeko, manipulatzeko zein merkaturatzeko.

Fotos

Vídeos