http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barakaldon atera duten Herritarrentzako Arreta Liburuari esker lagun gehiagok jaso dute laguntza

Zerbitzu berri horrekin bizilagunek egindako 10.100 tramite baino gehiago kudeatu ahal izan dira modu zuzenean

IZASKUN MOYANO

Askotan erakunde edota instituzioetara deitzerakoan herritarrek denbora luzean itxaron beharra dute beraien arazoak konpontzeko norbaitek jaramon egin arte. Batzuetan musika lasai jarri eta esperoan uzten dute deika ari den bizilaguna. Besteetan ordea, arlo jakin batekin kontaktuan jartzeko jarraitu beharreko pausoak oso luzeak izan eta telefonoa eskegi egiten dute. Komunikazio arazo hauek ekiditeko Barakaldon Herritarrentzako Arreta Liburua atera dute. Honela, 010 telefonora deitzen duten hainbatek zuzeneko laguntza erraza eskura dezakete.

Martxoan abian jarri zuten zerbitzua hain da ona, non 75.800ra igo da 2017. urtean burutu diren tramite kopurua. Hauetatik 10.100 modu zuzenean kudeatu dira. Datu esanguratsua, 2016an baino 8.454 dei gehiago jaso baitzien. «Herritar gehienek ekitaldi, ordutegi eta hiriko nahiz kanpoko kontuei buruzko informazio eskatzeko deitzen dute», azaldu du Gorka Zubiaurrek, Alkatetza eta Herri Partaidetzako zinegotziak.

Bestalde, 010 bitartez egindako kudeaketa orokorrak, hots, zergak, agiriak edota izapideak egitea beharrezkoa diren kontsultak bikoiztu egin dira urte batetik bestera. Izan ere, 6.962tik, 10.129ra igo dira. Zerbitzua ezagutzeaz gain, bere erabilera erabat ulertu egin dute herritarrek. «Udalak kexa edo iradokizunak erantzuten dituela ikusirik, hiritar asko baliabide hau erabiltzen hasi dira».

Momentuz, Barakaldoko hirian soilik dago erabilgarri liburua. Baina ziur han izandako arrakasta ikusita gainontzeko udalerrietan ere beronen bizkor sustatuko dela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos