http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barakaldokoek Lanbideren ikastaroak izango dituzte Bituritxa Lanbide Heziketako zentroan

Ekimena datorren ikasturtean abiaraziko da

ELCORREO.COM

Barakaldoko Udalak Lanbideren prestakuntza-ikastaroak Bituritxa Lanbide Heziketako zentroan egiteko baimena lortu du. Amaia del Campo alkateak Euskadiko Prestakuntza Fondoarekin sinatu berri duen hitzarmenari esker, Bituritxa zentroko instalazioetan Lanbideren ikastaroak emango dira arratsaldeetan.

«Oso berri ona da, zeren eta ekimen horri esker, hirian ditugun langabeei prestakuntza handiagoa eskaini ahal izango baitiegu. Gainera, herritarrek hurbil izango dute, eta arratsaldeetan hutsik dauden Bituritxako instalazioak aprobetxatuko ditugu», esan du Del Campok. «Erakundeek elkarlanean barakaldarrak lan munduan sartzeko bideak hobetzeko ekimenetan egindako lanari esker lortu da hitzarmen hau, eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu Euskadiko Prestakuntza Fondoari eta Lanbideri proiektua aurrera ateratzeko emandako laguntzagatik eta erakutsitako prestutasunagatik», adierazi du alkateak.

Ekimena datorren ikasturtean abiaraziko da eta honako lanbide-multzoak eskainiko dira: merkataritza eta marketinga, elektrizitatea eta elektronika, energia eta ura, ostalaritza eta turismoa, instalazioa eta mantentzea, irudi pertsonala eta zura, altzariak eta kortxoa. Euskadiko Prestakuntza Fondoak Lanbideren hurrengo deialdian aurkeztuko ditu aipatu proposamenak onartu ahal izateko.

Hitzarmenak Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak ematen duen prestakuntza ere jasotzen du, izan ere, ezagutzak handitzen jarraitu nahi duten langabeentzako ikastaroak eskainiko ditu.

Ekimenak ez du eragotziko Bituritxa zentroaren eguneko garapena, zeren eta Oinarrizko Lanbide Heziketa goizetan egiten baita, Lanbide eta Hobetuz-en ikastaroak berriz, arratsaldeetan.

«Gobernu taldean oso argi daukagu lan-aukerak ugaritu behar ditugula, gure hiriko langabezia-tasa murriztu nahi badugu. Horregatik, gure herritarrak lan munduan sartzeko bideak hobetzen jarraituko dugu», azaldu du alkateak.

Prestakuntza-ikastaroak zehaztuta daudenean, herritarrei jakinaraziko diegu izena eman dezaten, nahi izanez gero.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos