http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barakaldoko Munoa finkaren solairu nagusia ikusi ahal izango da ekainaren 3an

Munoa Jauregia./Pedro Urresti
Munoa Jauregia. / Pedro Urresti

20 laguneko taldeetan ikusi ahal izango da

ELCORREO.COM

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Kultura Ondarearen Europako lehen urtea dela eta, Udalak Horacio Echevarrietaren Jauregiaren barrualdea erakutsiko du. Izen-emateak gaurtik hilaren 24ra bitartean egin daitezke Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Plazak maiatzaren 25ean zozketatuko dira. Bisitak goizeko 11.00etatik aurrera egingo dira eta besteak beste, aretoak, atondoa, kapera eta beiratea ikusi ahal izango dira.

Munoa Jauregiaren barrualdea ikusi ahal izango da datorren hilabetean. Barakaldoko Udalak Kultura Ondarearen Europako lehen urtea ospatzeko, ezkutuko ondarea ikusteko ekitaldi bat antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez. Barakaldok bere altxor nagusia erakutsiko du, Horacio Echevarrietaren Jauregia; izan ere, ekainaren 3an, herritarrek lehen aldiz izango dute ikusteko aukera. Egun horretan, lau bisita gidatu antolatu dira.

«Udalak zenbait ekimen abiarazi ditu Munoa Finka sustatu eta herritarrei ezagutarazteko, barakaldarrei ez ezik, ondoko udalerritakoei ere. Horrela bada, erakusketak egin ditugu, bai Jauregian, bai lorategian; Munoa Bizi familia-jaia...», gogorarazi du Amaia del Campo alkateak. 2017an, Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo izendatu zuen Finka, eta Udalak miloi erdi euro inbertitu eta mantentze-lanak egitea erabaki zuen, jauregiaren teilatua konpontzeko esaterako. Bestalde, finkaren inguruan, harrizko murrua kendu, eta jatorrizko itxituraren antzekoa den burdin hesia jartzeko lanak amaitzear daude. «Baina gure xedea beti izan da jauregiko ateak herritarrei zabaltzea, barruko altxorra ikus dezaten», gogorarazi du alkateak.

Izen-emateak eta zozketa

Ordubeteko lau bisita gidatu egingo dira: goizez, 11.00-12.00 eta 12.30-13.30, eta arratsaldez, 17.00-18.00 eta 18.30-19.30. Bisita bakoitza 20 laguneko taldeak gehi gidariak egingo du. Ekimenean parte hartzeko izena eman behar da bihartik maiatzaren 24ra bitartean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Pertsona bakoitzak gehienez 2 lagunen izenak eman ditzake. Maiatzaren 25ean egingo da zozketa izena eman dutenen artean.

«Munoa Finkak urte asko eman ditu itxita. Duela hiru urte, herritarrentzako berdegune zoragarria berreskuratu genuen, eta badakigu herritar askok barrualdea ikusteko eta Horacio Echevarrieta nola bizi zen jakiteko gogo itzela dutela. Beraz, ekimen honek ikusmin handia sortuko duela uste dugu», azpimarratu du alkateak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos