http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barakaldoko ‘Gabonaldia’ ekintzaz beteta dator aurten

Karpa Magikoa, Herriko Plaza eta Antzokian guztira 70 antzerki, dantza eta musika emanaldi baino gehiago antolatuko dira

IZASKUN MOYANO

Aurki haurrek oporrak hartuko dituzte eskolan eta Gabonetako egunez gozatzeko afera izango dute. Kaleak argiz beteta ikusiko dituzte, etxeak apainduta, opariak irekiko dituzte, eta abar. Baina guzti hau gutxi balitz, Barakaldoko umeek ez dute aspertzeko denborarik izango, ezta nagusiek ere. Aurten 'Gabonaldia' inoiz baino ekintza gehiagorekin dator. Olentzero eta erregeek magia egin dute, eta 70 antzerki, dantza, umeentzako tailer eta musika emanaldi antolatu dituzte Karpa Magikoa, Herriko Plaza eta Antzokian.

Jaialdia gaur bertan hasiko da Schola Cantorumen 'Gabonetako ipuina' izeneko kontzertuarekin batera. Bi emanaldi eskainiko dituzte Antzokian, lehendabizikoa arratsaldeko 17.00tan eta bigarrena 19.30tan. Horrez gain, beste emanaldi batzuk ere taularatuko dira bertan. Besteak beste, 'Artxipielagoa', Lagun Betiren eskutik Gabonetako Kontzertua, Barakaldoko Orfeoia, Zigor eta Kantarte eta Bandak eskainiko duen Urte Berriko Kontzertu mitikoa. Eta gutxi balitz, magiak ere tokia izango du; mago ezagunak beraien trikimailuekin hurbilduko baitira herrira.

Euritik babesteko xedearekin, aurten ere, hirugarren urtez jarraian Karpa Magikoa izeneko txokoa jarri dute udalerrian. Bertan eguraldi kaxkarretik at ekintzak lasai, busti gabe eta berotan burutu ahal izango baitira. Datorren abenduaren 22an zabalduko da karpa, ACE Barakaldo merkatarien elkarteak antolatu duen moda desfile batekin. Horrez gain, antzerkia, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak, eta Rockin Bizi musika taldearekin ikuskizunak ere bertan ospatuko dira. Umeentzako ekintzak ipuin kontalaria eta diskofesta izango dira, batik bat.

Udalerriko frontoian ordea, umeentzako ludoteka antolatu dute hilaren 23tik urtarrilaren 4a bitartean. Sartzen den ume bakoitzeko euro bana ordaindu beharko da. Ekimen honek helburu solidarioa du, izan ere, Rastrilo Solidarioa bideratuko da lortutako diru guztia. Aurten 'La Cuadrilla del Hospi'- ko minbizia pairatzen duten haurrak izango dira ekimena eskertuko dutenak. Gainera, datorren abenduaren 24ean Olentzeroren ongi etorria antolatu dute eguerdian, eta arratsaldez 150 erraldoi, artzain, dantzari eta musikarik hartuko dute parte kabalgatan arratsaldeko 18.00tik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos