http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barakaldok Portu kalea dinamizatzeko jarduerei ekingo die berriro

Arroparen merkatua, pintura, zaharberritutako objektuen erakusketak eta puntu egiteko zein kakorratz-lana egiteko topaketak burutuko dira

IZASKUN MOYANO

Barakaldoko Udaleko garapen agentziak sustatutako 'Artea eta sormena kalean' programak proposamen hauek prestatu ditu asteburu honetarako: bigarren eskuko arroparen merkatu txikia, pintura, argazki eta zaharberritutako objektuen erakusketak, bai eta puntu egiteko eta kakorratz-lana egiteko topaketa bat ere.

Udaleko Inguralde-garapen agentziak berriro ekingo dio merkataritza biziberritzeko jarduerari ostegunetik larunbatera, eta urtearen amaierara arte jarraitzeko asmoa du, zeren eta ekimenaren xede lokal hutsei balioa ematea baita hiriko sortzaileen sektorearen artean.

Barakaldoko Nuvenubó enpresaren 2. Eskuko & Vintage merkatu txikiak beteko duen 12. urtea izango da asteburu honetako programaren jarduerarik erakargarrienetako bat.  Merkatu txikia Portu Arte lokalean egongo da hiru egunotan 11.00etatik 21.00etara. Nuvenubó enpresaren atzean dauden gazte ekintzaileek merkatu berezi honetan, arropa eta osagarriak birziklatzearen eta berrerabiltzearen alde egin dute eta kalitate handiko artikuluak eskaintzen dituzte.

Asteburu honetarako, beste sormen-proposamen bat 'Geratu eta puntu' jarduera izango da, eta horren xedea kakorratz-lana eta puntua egitea gustuko dituzten herritarrak animatzea da orratzak eta kakorratzak hartu eta Portu kalera etor daitezen trikotatzera. Lanas (Nafarroa, 10) eta Txurras y Merinas (Telleria, 7) saltokien eskutik burutuko da jarduera.  'Topaketa' ostegunean eta ostiralean 19.00etan egingo da, eta larunbatean, 11.00etan. Saltoki biek tailer dibertigarriak egingo dituzte nagusientzat eta txikientzat.

Halaber, pintura erakusketa bi, industriaren amaierari buruzko argazki erakusketa bat eta zaharberritutako objektuen eta altzarien erakusketa bat ere antolatu da. Amaitzeko, Lanas (Pormetxeta) saltokiaren erakusleihoan Ernesto Barcina pintorearen koadro bat egongo da ikusgai. «Asteburu honetan, Pormetxeta kalera etortzeko gonbidapena egin nahi diegu herritarrei gure herrian ditugun sortzaile izugarriak ezagutzeko eta ingurua berpizteko garatuko diren jarduerez gozatzeko», azpimarratu du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.

Portu kaleko merkataritza dinamizatzeko programa uztailean abiarazi zen herritarrei eta inguruko merkatariei eta lokal hutsen jabeei ilusioa sorraraziz. Uztailean egindako bi asteburuetan herriko hogei bat artistek eta 9 enpresek eta profesional sortzaileek parte hartu zuten jarduerak aparteko mugimendua sorrarazi zuen kalean; izan ere, ekimen horri esker jendeak ezagutzen ditu.

Fotos

Vídeos