http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barakaldok 142 kultur tailer antolatu ditu

Gaur bertan zabaldu da izena emateko epea, 2.047 plazekin

ELCORREO.COM

Aurtengo ikasturtean, urteko programazioa eta euskarazko jarduerak indartuko ditu Barakaldok. Iaz abiarazitako familia-tailerretako nobedadea, heldu eta adingabeek ordutegi berean jarduera desberdinak egiteko aukera. Gaur bertan zabaldu da izena emateko epea, 2.047 plazekin.

Datorren urriaren 2an emango dio hasiera Barakaldok hiriko bost kultur ekipamenduetan eskaintzen diren kultur tailerren ikasturteari. 142 tailer eskainiko dira, iaz baino 10 gehiago. Urteko ikastaroak eta familia eta euskarazko programazioa indartu dituzte.

Ekimen honetan geroz eta auzokide gehiagok parte hartu ahal izatea da Udalaren asmoa. Horrela bada, oraingo honetan, 2.047 plaza eskainiko dira, iaz baino 187 gehiago: 136, Burtzeñan; 344, Retuerton; 334, Zuhatzun; 797, Clara Campoamor zentroan eta 436, berriz, Gurutzetakoan. 142 tailer prestatu ditu Kultur Gelen programak goiz eta arratsaldez, asteko bi ordutan. Badira, hala ere, asteko ordu eta erdiko ikastaroak ere.

Euskarazko jarduerak

Aurten, gainera, aurrera pausu bat eman da, eta familiarentzako ikastaroen artean, ordutegi berean helduek eta adingabeek jarduera desberdinak egiteko aukera izango da. Retuertoko kultur etxean gauzatuko da eskaintza, laborategi artistiko eta zumbako ikastaroekin. 17 ikastaro izango dira haurrentzat; 9, familiarentzat, eta 7, helduentzat.

Gaur hasi da matrikula egiteko epea, eta astebete beranduago, amaituko, irailaren 11n. Barakaldoko hurbileko kultur ekipamendu sareko edozein zentrotan egin ahal izango da matrikula, NA aurkeztuz. Tokien zozketa hilaren 12an izango da, goizeko 9.30ean, eta kultur etxe eta zentro zibiko beretan ez ezik Barakaldoko Udaleko web orrian ere (www.barakaldo.org) kontsultatu ahal izango da.

Orduko 1,95 euroko prezioa dute ikastaroek Barakaldon erroldatuta daudenentzat; eta 2,5ekoa, ostera, hirian erroldatuta ez daudenentzat. Aurreko urteetan bezala, 13.944,15 eurora iristen ez diren diru-sarrerak dauzkaten familiek kostu osoaren % 14 eta % 78 bitarteko hobariak jasoko dituzte. Horrenbestez, orduko 1,68 eta 0,43 bitartekoa izango da prezioa, hobaria zein den.

Fotos

Vídeos