http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Barakaldok hiria ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzeko 20 ibilbide gidatu antolatu ditu

Hiriaren historia, arkitektura, industria, ondarea, meatzaritza, ingurunea edo bioaniztasuna hobeto ezagutzeko aukera egongo da

ELCORREO.COM

Barakaldoko Udalak aste honetan hasiko ditu hiriaren historia, Munoa Finka, hiriaren arkitektura, industria, ondarea, meatzaritza, ingurunea edo bioaniztasuna hobeto ezagutzeko ibilbide gidatuak. Guztira 20 bisita izango dira, hiria ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzeko. Izena emateko epea zabaldu da jada eta 010 telefonoaren bidez, Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroan edo ezagutubarakaldocihma@barakaldo.org posta elektronikora idatziz egin daiteke.

Irteerak igande goizetan egingo dira, «barakaldoarrek parte hartzeko aukera gehiago izan dezaten eta beste herrietako jendea ere errazago etor dadin», azaldu du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, eta Drogamenpekotasunen Prebentzio arloko zinegotziak.

Barakaldoko ibilbide gidatuen denboraldi berriarekin, udalerriari buruzko datuak, bitxikeriak, historia, meatzaritza eta industria iragana edota ondarea sakonago ezagutzeko aukera izango da. «Gure helburua hiritarrek gure ingurumen eta kultur ondarea eta errealitate historiko eta soziala ezagutzea da», adierazi du.

Ibilbideak 'Ezagutu Barakaldo' programaren barruan daude. Programa hau 1990eko hamarkadaren amaieran jarri zen martxan eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendurik zeuden hasieran, baina 2006an, Errekatxoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroaren bitartez, helduei eta familiei ere bideratzea erabaki zen. «Oso harrera ona izan du programak hiritarren artean. Aurreko urtean 288 pertsonak hartu zuten parte ibilbideetan», adierazi du.

Gidatutako ibilbide bakoitzeko taldeetan 30 pertsona onartuko dira gehienez, eta prezioa 2 euro izango da. Erretiratu, pentsiodun, langabe eta 7-12 urtekoek euro bat ordainduko dute. 0-6ra urtekoek, berriz, ez dute ezer ordainduko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos