http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunen energia-gastua finantzatzeko deialdia, Gasteizen

SERGIO EGUÍA

Baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunek ohiko etxebizitzan duten energia-gastua finantzatzeko laguntza ekonomikoen urteko bigarren deialdia onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak.

2017ko uztailetik abendura bitartean energia-hornikuntzan egindako gastua barne hartuko du deialdiak. Laguntzak emateko 30.000 euroko aurrekontu-kreditua dago.

“Pentsiodun izan arren, pertsona batzuek arazoak dituzte argia, gasa, berokuntza eta abar ordaintzeko, eta lagundu nahi diegu. Pobrezia energetikoari aurre egiteko modu bat da, gaur egun arazo larria baita gure gizartean. Azen batean, pertsona horien duintasuna eta bizi-kalitatea mantentzen laguntzen dugu”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Laguntza jaso ahal izateko betekizun hauek bete beharko dira:

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea pentsio-osagarri gisa.

Eskabidea aurkezten den uneari dagokionez, azken 10 urteetan gutxienez 5 urtez Gasteizen erroldatuta egon izana, eta gutxienez urtebetez, modu jarraikian, eskabidea egin aurretik.

Ohiko etxebizitzarako elektrizitatearen, gasaren edo beste erregai batzuen fakturak ordaintzea, zuzenean edo zeharka.

2017ko lehen deialdian (urtarrila-ekaina) 126 pertsona baliatu ziren laguntzez, eta orotara 30.240 euro eman ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos