http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Bakioko XXXI. Musika Astea hasi da

Guztira zazpi emanaldi izango dira, guztiak dohainik

ELCORREO.COM

Bakioko XXXI. Musika Astea hasi zen atzo, Etxe kantautore berriztarraren kontzertuarekin. Guztira zazpi emanaldi eskainiko dira hilaren 28ra bitartean.

Udalak, musika arloko zenbait adituren laguntzaz, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Musika Astea. Esan bezala, Etxeren kontzertuaz gain, uztailaren 28ra arte sei kontzertu izango dira, guztiak doan. Uztailaren 21 eta 28ko saioak Txakolingunean dira, 20.00etan, eta, uztailaren 17, 18, 19 eta 20koak, aldiz, Andra Mari elizan, ordu berean.

Astelehenean, Anido gitarra laukoteak emanaldia eskainiko du Andra Mari elizan, eta asteartean, Landarbaso Abesbatzaren txanda izango da toki berean.

Asteazkenean, Garbiñe Abendaño sopranoa, Margarita Lorenzo de Reizabal pianista eta Julene Zenikazelaia Garai rapsoda elkartuko dira Andra Mari elizako agertokian, eta ostegunean, Elena R. Chamon eta Iñaki Salkdaña pianistak ariko dira eliza berean.

Bukatzeko, James Room bilbotarra Txakolingunean izango da ostiralean, eta Bakioko XXI. Musika Astea Mud Candies talde bilbotarraren kontzertuarekin bukatuko da, uztailaren 28an, Txakolingunean.

Fotos

Vídeos