http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Bakio eta Lemoizek hitzarmena sinatu dute udal kiroldegietako instalazioak erabiltzeko

Herritarrei tasa eta prezio publiko berberak aplikatuko zaizkie

ELCORREO.COM

Bakioko eta Lemoizko udalek lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute, bi udalerrietako biztanleek udal kiroldegietako instalazioak erabiltzeko aukera izan dezaten. Hitzarmenaren xedea da indarrak batzea, bi udalerrietako biztanleek kirol zerbitzu eta instalazioen eskaintza zabalagoa izan dezaten.

Horrela, Bakioko Udalak bakiotarrentzat indarrean dauden tasa eta prezio publiko berberak aplikatuko dizkie lemoiztarrei, Bakioko Udal Kiroldegiko instalazioetara eta bertan antolatutako jardueretara sartzeko.

Horren trukean, Bakion erroldatutako pertsonak Lemoizko Udalak dituen kirol instalazio eta zerbitzuetara sartu ahalko dira udalerri horretako erroldatutakoek dituzten baldintza berberetan.

Temas

Bakio

Fotos

Vídeos