http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Badakigu jada nortzuk diren 2017ko ipuin, saiakera eta poesia sarien irabazleak

Fernando Molero eta Xabier Etxeberriaren lanak izan dira garaile Ignacio Aldecoa lehiaketan, Raúl Quintana eta Juan Luis Suduperenak Becerro de Bengoan eta Imanol Ulacia eta Manu Lopezenak Ernestina de Champourcin lehiaketan

I.AGOTE

Badakigu jada nortzuk diren Arabako Foru Aldundiaren 2017ko literatura sarien irabazleak. Fernando Molero eta Xabier Etxeberriaren lanak izan dira onenak Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketan, Raúl Quintana eta Juan Luis Suduperenak Becerro de Bengoa saiakera sarietan eta Imanol Ulacia eta Manu Lopezenak Ernestina de Champourcin poesia lehiaketan.

XLVI. Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketara 417 lan aurkeztu dira gaztelaniaz, eta horietan nabarmentzekoa Kordobako Fernando Moleroren El efecto dominó obra izan da. “Ipuina garatzen da gizonaren plano batean, zeinetan, Julio Cortazarrek generoaz aritzean behin eta berriz esatea atsegin zuen bezala, bizitza eta bizitza horren adierazpen idatzia anaiarteko gatazkan dabiltzan, eta narrazioa gatazka horren emaitza da. Argumentuaren hariaren parez pare istorio laburrak gehitu ditu ipuin honetan, non erabaki okerrak eta bigarren aukerak agertzen diren. Amaieran, ipuinak diosku —ez da kasualitatea heriotza batekin hastea— bizitzak duela beti azken hitza eta, batzuetan, gustatu ere egin dakigukeela gerorako guretzat zain daukana. Estilo zainduari esker, ipuinak aurrera egiten du bertako protagonisten arnasestuaren erritmoan, eta irakurlea haiekin batera doa, adi-adi, bukaerara arte”, nabarmendu du epaimahaiak.

Euskaraz aurkeztutako 36 ipuinen artean saria gipuzkoar Xabier Etxeberriaren ‘1982’ lanak eskuratu du. Epaimahaiak azaldu duenez, lan horretan “Nerabe talde batek topo egingo du euskaldunen eta atzerritarren arteko lehiarekin.

Egileak mundu txiki horretan sartu du mundu osoa, ipuin horren narrazio unibertsoa.Ipuin iradokitzailea da”. Becerro de Bengoa saiakera sarien hogeita bederatzigarren edizio honetan 14 lan aurkeztu dira gaztelaniaz, eta 6 euskaraz. Gaztelaniazkoen artean Filosofía fragmentada. 137 pensamientos para el tercer milenioobra izan da sariduna, Texasen bizi den kubatar Raúl Quintanarena: “Saiakera iradokitzailea da, milurteko berrian ezinegona sortzen duten alderdieiematen dien argiarengatik.

Gogoeta libre eta heldua, pentsamendu filosofikoa eta erreferentzia literarioak bateratzen dituena intertestualitatearen eta ezagutza historikoaren arteko jolas aberatsean”.Euskarazko atalean Juan Luis Sudupek lortu du garaipena Ateismoaren aldarrikapenalanari esker: “Saiakera jasoa eta oso landua, ateismoa defendatzen duena erlijio babeslearen aurrean.Historian zeharreko bidaia horrek XXI. mendean dauka amaiera.

XVIII. mende amaierako ilustratuetatik hasi eta gaur egungo mundu eta kezketarainoko bidea egiten du, bidean Ilustrazioaren arima biziki dotore azaldu zuen Kant ere aipatuta”.Ernestina de Champourcin poesia lehiaketan, Imanol Ulaciaren Bar Kabilana hautatu dute irabazle aurkeztu diren 86 lanen artean: “Liburu horrek ez du egia biribilik aldarrikatzen, ez eta teoria estetiko desberdinik goresten ere.

Egunerokotasuna dauka abiapuntu, eta barru-barru horretatik kanporantz zabaltzen da, mundu errealera. Poema laburrak dira. Ez dira begiradak soilik, baizik eta pentsamendu irekiak, batzuetan aiztoak bezala mozten dutenak.Liburu estimulatzailea da, hondar gisa irribarre garbia uzten duena”, adierazi du epaimahaiak.

XXXVIII. lehiaketa honetan euskaraz aurkeztu diren 6 lanen artean txapela gasteiztar Manu Lopezek eraman du, Aldi Baterak lanari esker. “Aldi Baterakobildumak errealitate bakunak eta konplexuak biltzenditu, sotiltasunetik.Poema bakoitza bakarra den arren, tonu eta erritmo berdinez jositako ahots berberak biltzen ditu”, azaldu dute adituek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos