http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Badabam Badabum! antzezlana bueltan da

Gaur berriz ere antzeztuko dute Arrigorriagako Lonbo Aretoan duela hilabete batzuk izandako onarpen zabala errepikatzeko helburuarekin

ELCORREO.COM

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldien programaren barruan, herriko Hamaika antzerki-taldeak antzezlana eskaini zuen martxoaren 8an Abusu Zentro Soziokulturalean, eta egun batzuk geroago herrigunean ere estreinatu zuten lehendabizi lortutako arrakasta aprobetxatzeko helburuarekin. Gauzak horrela, gaur berriz ere antzeztuko dute Badabam Badabum! lana Lonbo Aretoan duela hilabete batzuk izandako onarpen zabala errepikatzeko helburuarekin.

Beste behin ere, Felipe Cuétara izango da zuzendaria, eta hauxe izango da Badabam Badabum! lanean parte hartuko duten aktoreen zerrenda: Mª Victoria Albizua, Macarena Ortega, Blanqui Rotaetxe, Manoli Esteban, Loli Noguera, Maika González, Mari Carmen Relancio, Juana Mari Pérez, Conchi Allende, Marisa Saéz de Villareal, Julia Merino eta Edurne Larrinaga. Jakin ezazue antzezlana gaztelaniaz interpretatuko dute 19:30etik aurrera, eta 5 euroko salneurria izango du.

Antolatzaileek diotenaren arabera, Badabam badabum! istorioan denetarik gerta daiteke asteburua iritsi da. Esate baterako, Alejandra coaching famatuak taldean lan egiten ikasteari buruzko tailer bat emango du. Horretarako, behar-beharrezkoa da proiektuan fedea, gogoberotasuna, energia positiboa, motibazio eta emozioa izatea, bai eta inork espero ez duen magia ere. Alabaina... nork egingo du magia? Erantzunkizun hori nork duen ezagutu nahi baduzue, hurbildu zaitezte ekitaldiaz gozatzera...

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos