http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

AzPlay, bideo-joko Independenteen Nazioarteko Jaialdiaren parte-hartzea %73a handitu da

Azaroaren 29tik abenduaren 3ra arte izango du leku Azkuna Zentroan

ELCORREO.COM

AzPlay Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Jaialdiaren VIII. edizioak 63 herrialde desberdinetako 432 lan jaso ditu aurten. Aurreko deialdiarekin konparatuz, 182 partaide gehiago izena eman dute, parte-hartzea %72,8 igoz. Herrialdeen parte-hartzea ere igo da. Iaz 47 eta aurten 63 izanik.

Azaroaren 29tik abenduaren 3ra arte, jaialdiak, Azkuna Zentroan izango du leku. AzPlay erreferentzia saihestezina da sektore independenteko profesionalentzat, mundu zabaleko zaleentzat eta hitzordu honetan euren lanak agerian jarri eta nabarmentzen dituzten tokian tokiko enpresentzat.

Espainiak bideo-joko gehien aurkeztu dituen herrialdea da, 87, hain zuzen. Horietako 9 Euskal Herrian egindakoak dira. Bigarrena Iran da 35 bideo-jokoekin eta hirugarrena eta laugarrena, Estatu Batua (30) eta Erresuma Batua (29), hurrenez hurren. Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren zortzigarren edizioa da aurtengoa. Guztira, 40.000 parte-hartzaile baino gehiago izena eman dute jaialdiaren edizio guztietan eta bost kontinenteetako 1.200 bideo-joko inguru aurkeztu dira. Urriaren 10ean, epaimahaiak aukeratutako lanak aurkeztuko dira.

AzPlayko epaimahaia bideo-jokoen arloan merezitako aitortza duten profesionalek osatuko dute: sortzaileak, banatzaileak, editoreak eta jokalariak. Saria eskura dezaketen bideo-jokoak hautatzeko garaian, Azkuna Zentroak, beste ezer baino lehen, sormen-izaeraren bidez balio positiboak helarazten dituztenak eta mota guztietako erasoen eta bazterkeriaren aurkakoak direnak izango ditu aintzat.

Sari banaketarako, AzPlayk bost kategoria finkatu ditu: Ideia originalik onenaren saria, Arte bisualik onenaren saria, Soinu-musikarik onenaren saria, Jolas-aukerarik onenaren saria eta Euskal bideo-jokorik onenaren saria. Bakoitzak 5.000 euro sari izanik. Gainera, bideo-joko finalisten artean, bi hautatuko dira 2018ko Nordic Game Discovery Contest-en parte hartzeko.

AzPlay 2017 tokian tokiko nahiz atzerriko enpresen arteko elkargunea izango da, jakintza trukatzeko orduan. Horrez gain, behar den moduko lekua ere izango da, bideo-joko sortzaileenen bidezko saiakuntzak egiteko.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos