http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Azkuna Zentroa, Europako Global Awards for Excellence sarien finalista

Azkuna Zentroa / F. Gómez

Aurkeztutako 145 proiektuetatik, beste 24 proiekturekin batera aukeratu dute munduko zentro «bikain» gisa

ELCORREO.COM

Azkuna Zentroa aisia eta kultura sustatzeko Bilboko Udalaren diziplina anitzeko espazioa Global Awards for Excellence europar sarien finalistetako bat da, munduko zentro «bikain» bezala. Sari hau, bere jarduera bikaintasun handienarekin eta baliabide eta espazioak guztiz aprobetxatzen dituzten enpresa, eraikin eta zentroei ematen zaien nazioarteko saria da.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, aurkeztutako 145 proiektuetatik, Azkuna Zentroa beste 24 proiekturekin batera aukeratu dute finalista. 25 finalisten artean bi baino ez dira Europako proiektuak: Azkuna Zentroa eta Stuttgarteko Milaneo zentroa.

Urban Land Institutuko nazioarteko epaimahai batek aukeratu ditu finalistak. Finantza, antolamendu, garapen, harreman publiko, diseinu eta beste hainbat disziplinatako profesionalek osatzen dute epaimahaia. «Finalista hauetako bakoitzak hirien garapenerako hurbiltasun erreflexiboa eta berritzailea erakusten dute, iraunkortasuna eta bizigarritasunarekin kolaboratzen duten komunitateetan», epaimahaiak adierazi duenez.

1979an sortutako bikaintasunaren programarentzako sariek diseinu, eraikuntza, ekonomia, plangintza eta kudeaketa arloetan bikaintasuna lortzen duten proiektuak aitortzen dituzte. Sarien helburua higiezinen garapenaren praktika onenak identifikatzea eta sustatzea da.Epaimahaiak Azkuna Zentroa bisitatuko du udan zehar lehiaketaren azken fasearen balorazioa egiteko.

Urban Land Institute irabazi asmorik gabeko ikerkuntza eta hezkuntza institutua da. Bere helburua lurraren erabilera arduratsuan lidergoa lortzea eta mundu osoan komunitate oparoak sortzea eta mantentzea da. 1936an sortua, institutuak 40.000 kide baino gehiago ditu mundo osoan.

Fotos

Vídeos