http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Azken egunak Aratusteak aurkezteko kartela egiteko

'Sardinita' kartela, iazko irabazlea./
'Sardinita' kartela, iazko irabazlea.

Inauteriak otsailaren 8tik 13ra arte ospatuko dira Bilbon

ELCORREO.COM

Zenbait koadrilek aurtengo Aratusteetan eramango duten mozorroa erabaki dute dagoeneko. Batzuek iazkoa jantziko dute eta beste batzuek modan dagoen pertsonai baten itxura imitatuko dute. Hilabete oso bat falta da jai koloretsua ailegatzeko, baina erabaki hori arin hartzeak lasaitasuna emango digu behar dugun guztia erosi eta prestatzerakoan. Izan ere, mozorroak saltzen dituzten dendak gainezka egoten dira inauteriak heltzear daudenean. Bitartean, Bilboko Udala hainbat gauza prestatzen ari da, Ihauteriak igarriko dituen kartela, besteak beste. Horretarako, lehiaketa bat antolatu du.

Urtero bezala, Aratusteak igarriko dituen kartela bozkaketa sistema baten bidez aukeratuko da. Udalak sei finalista hautatuko ditu eta epe bat emango du bilbotarrek gustokoen duten kartelari haien botoa eman diezaioten. Oraindik kartelak aurkezteko epea zabalik dago. Asteazkenean itxiko da, luzapen baten ondoren.

Sei finalistak aukeratuko dituen epaimahaia Jaietako Batzordeko kideek eta diseinu zein kultura arloko ordezkariek osatuko dute. Ondoren, aurreko edizioetan egin den bezala, obra irabazlea herri bozketaren sistema mistoaren bidez (puntuazioaren %75) eta epaimahaiaren irizpidearekin (%25eko balioa) erabakiko da aste gutxi barru.

Iazko edizioko lehiaketa 'Sardinita' izeneko kartelak irabazi zuen. Bere autoreak sari ekonomikoa jaso zuen, baita bere obra hiri osotik ikusteko aukera izan zuen. Guztira berrogeita hamar kartel baino gehiago aurkeztu ziren, gehienak Bilbon sortuak, baina baita kanpotik bidalitakoak ere, esaterako, Bartzelona, Huelva, Sevilla, León, Valentzia edo Murtziatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos