http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Auzo Eszenan izena emateko epea azaroaren 30era arte zabalik dago

SERGIO EGUÍA

Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak –Estibaliz Canto zinegotzi ordezkariak gidatua– Gasteizko antzerki talde eta artista ez profesionalek arte eszenikoen arloko proposamenak aurkezteko deialdi berria aurkeztu du: “Auzo Eszena” 2018.

Programa gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan egingo da, bi denboralditan (2018ko negu-udaberrian eta udazkenean), gehienetan asteburuetan eta arratsaldez.

Proposamenek arte eszenikoen edozein alorretakoak izan behar dute (antzerkia, musika, dantza, bakarrizketak, magia, txotxongiloak, etab.) eta helduak, gazteak, haurrak zein familiak izan ahal dira hartzaileak. Euskaraz, gaztelaniaz edo hitzik gabeak izan daitezke lanak.

Deialdiko baldintzak betetzen dituzten proposamenen artetik, talde tekniko batek aukeratuko ditu 2018ko “Auzo Eszena” ikuskizun-programako bi denboraldietan parte hartuko duten artista eta taldeak, eta programaziorako lehen proposamena egingo du.

Proposamen hori artista edo taldeekin koordinatu ondoren itxiko da, eta hainbat alderdi hartuko ditu kontuan osotasunean koherentea izan dadin: hartzaileak, hizkuntza, espazioak, ikuskizunen tipologia, aniztasuna eta beste.

Deialdiaren oinarriak Gasteizko Udalaren web-orrian kontsultatu ahalko dira, azaroaren 30ra arte.

Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 17tik 30era bitartekoa da, biak barne, eta agiriak herritarrei laguntzeko edozein bulegotan aurkeztu ahalko dira, edo auzoeszena@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali; informazio eske ere idatz daiteke helbide horretara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos